Preso ohi baten amari 'Mozal legea' aplikatu diote semearen bila espetxera joateagatik

  • Mari Paz Casanova Mozal Legea erabiliz zigortu dute abuztuaren 24an Egoi Alberdi semea espetxetik irten behar zen egunean  atarian haren zain egoteagatik eta "komunikatu gabeko kontzentrazioa" egotzita.

ARGIA @argia
2018ko otsailaren 01a
Navalcarneroko espetxe atarian semearen zain egoteagatik isuna jarri dio poliziak euskal preso baten amari.

Egun horretan Madrilgo Navalcarnero espetxeko atarian zegoen zain beste hainbat pertsonekin, semea libre noiz geratuko, eta poliziak identifikatzeko eskatu zion. ARGIAk jakin ahal izan duenez, Casanovak erantzun zion ez zela inongo kontzentrazioa eta semea askatzen zuten unean joan egingo zirela. Hala, Egoi Alberdi askatu zuten unean, Donostiara itzuli ziren.

Hilabete batzuk geroago gutuna iritsi zaio Concepción Dancausa Madrilgo Erkidegoko Espainiako Gobernuko Ordezkariaren izenean, esanez “behar bezala komunikaturik ez zegoen kontzentrazio bat” egin zela Navalcarneron eta bera identifikatu zela poliziaren aurrean hango arduradun.

Gutunak dioenez, aipatutako “gertaerak” administrazio arau hauste “arina” dira eta 100 euroko isuna jarri diote preso-ohiaren amari.

Egoi Alberdi semea Donostiako herri harresiak inguraturik atxilotu zuten, Segiko kide izan zela egotzita. Torturatu egin zutela salatu arren, sei urtetik gora egin ditu espetxean. Azken lau urteak Navalcarneron. Bere bisitan joan direnek 976 kilometro egin behar izan dituzte joan etorrian.


Mozal legearen mehatxua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-12 | ARGIA
Satorralaiako kide bati 'Mozal Legea' ezarri izana salatu dute Donostian

Donostiako auzitegian bildu dira protestarako. Epaiketa emaitzaren zain gelditu da. Ertzaintzak ehun euroko isuna jarri zion norbanako bati, 2016an ustez kontzentrazio baten kokagunea baimenik gabe aldatzeagatik. Honek helegitea jarri zuen.

 


2018-02-08 | Axier Lopez
The Basque police have taken an anti gag-law activist hit by a train to court

On 13th May, 2017 at Usurbil station (Gipuzkoa, Basque Country) Donostian Martin Goitiandia, who was protesting against the Spanish Gag Law, was seriously injured by a train. Now the Basque police have taken him, along with the person who waited with him for the ambulance to arrive, to court. The trial will be held on 5th March in Donostia.


Usurbilgo Mozal Legearen trena

2017ko maiatzean, hainbat ekintzaile sozialek Usurbilen, tren bat baliatu nahi izan zuten mozal legearen kontrako mezua zabaltzeko. Bere bidean, “EAJ Mozal Legeari ez!” salaketa geltokiz geltoki eramango zuen trenak. Trena Usurbilgo geltokian gelditu eta salaketa mezua idazten ari zirela, bere bideari ekin zion, parean zuen ekintzailea harrapatuz. Honek, kalte larriak izan zituen eta 3 aste pasa zituen ospitalean.


2018-02-07 | Lander Arbelaitz
Herri mugimendu ugari elkartu zituen kontzentrazioa Mozal Legearekin zigortu izana salatuko dute

Datorren asteartean, otsailaren 13an, 9:00etan Mozal Legearen aurkako kontzentrazioa deitu dute Donostiako epaitegiaren aurrean. Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduko kide bat zigortu dutela eta honek helegitea jarri duela baliatu dute deialdia egiteko. 2016ko azaroaren 16an, Donostiako Udalak bere buruari "demokraziaren munduko hiriburu" deitu ziola baliatuz, udaletxearen aurrean herri mugimendu ugarik egin zuten protestaren harira zigortu dute.


2018-01-31 | Axier Lopez
Usurbilen trenak harrapatu zuen Mozal Legearen aurkako ekintzailea auzitara eraman du Ertzaintzak

2017ko maiatzaren 13an Usurbilgo geltokian Mozal Legearen aurkako protesta batean tren batek zauri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia donostiarrari. Orain Ertzaintzak ekimen horregatik auzitara eraman ditu bera eta anbulantziaren zain berarekin geratu zen laguna. Martxoaren 5ean izango da epaiketa Donostian.


2018-01-23 | Miren Osa Galdona
Mozal Legearen aplikaziorik handiena: 115 laguni jarri diete isuna Galizian

115 herritarrei Mozal Legea ezarri zieten pasa den ekainean Galizian. 115 isun horiek, ordea, ez dira hilabete osoan jarritako isunak, ekintza bakar batean ondorioak baizik.  Hainbat kasutan, poliziaren bertsioek ez dutela egia kontatzen diote ekintzaileek, informazioa ez baitator bat gertatutakoarekin. Asanblada bat sortu dute gastu ekonomikoei aurre egin ahal izateko eta guztien artean indarrak batzeko.


2017-12-20 | Andoni Mikelarena
Gasteizko Udalak 725 aldiz aplikatu du Mozal Legea, aurka dagoela esan arren

Duela bi urte eta erdi Gasteizko Udalak Mozal Legaren aurka agertu zen. Ordutik ordea 725 aldiz aplikatu du udalak legea, Hala Bedik argitaratu duenez.


2017-10-27 | Hala Bedi
Mozal Legea ezarri dio Gasteizko Udaltzaingoak emakume bati, komisaldegian izandako elkarrizketa baten ondorioz

Emakume batek bere semeari bizikleta lapurtu ziotenean behar bezalako tratua ez zuela jaso leporatu zien poliziei eta ostean jarri zioten isuna. Gasteizko Herritarren Defendatzaileak Udaltzaingoaren jarrera salatu du.


2017-10-25 | Miren Osa Galdona
Mozal legea ezarri diete armen salerosketaren aurka protesta baketsua egin zuten ekintzaileei Madrilen

Hemeretzi ekintzaileri Mozal Legea ezarri diete Madrilen, armen salerosketara bideratutako azoka baten aurka eginiko protestan parte hartzeagatik. Espazio publikoa horrelako jardueretara bideratzea salatzen ari ziren ekintzaileak. Sei hilabete beranduago jaso dituzte isunak. Guztira, 11.419 euro ordaintzera behartzen dituzte.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude