PP

PPk Bilboko egoitza ordaintzeko biktimentzako dirua erabili duela esan du Espainiako Ogasunak

  • Espainiako Ogasunak plazaratutako txosten batek dioenez, PPk Bilboko egoitzaren zati bat ordaintzeko herritarrek ETAren biktimen segurtasuna bermatzeko emandako dirua erabili du.


2015eko urtarrilaren 16an - 09:20
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
María San Gil zen EAEko PPko presidentea Bilboko egoitza ordaintzen bukatu zuten unean. (Argazkia: GTRES/Vozpopuli)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Norbanakoek emandako diru laguntzetatik gutxienez hamaika ez dira alderdiaren kontabilitate ofizialean ageri, Vozpopuli agerkariak argitaratu duenez.

2014an IGAE kudeaketa ekonomikoaren kontrolerako erakundeak egindako txostenetik dator hipotekaren gaineko zalantza, Luis Bárcenasen auziaren harira. Orain dokumentua Pablo Ruz epailearen eskuetan dago.

Txostenak dioenez, hipoteka ordaintzeko “Bilboko egoitza” deituriko kontabilitate bat erabili zuten 1998 eta 2005 urte artean. Hain justu, ETAren biktimentzako diru bilketa egin zuten garai berean.

Bizkaiko PPk hasieratik ukatu ditu irregulartasunak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PP
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

Eguneraketa berriak daude