Espainiako Ogasunak plazaratutako txosten batek dioenez, PPk Bilboko egoitzaren zati bat ordaintzeko herritarrek ETAren biktimen segurtasuna bermatzeko emandako dirua erabili du.
Norbanakoek emandako diru laguntzetatik gutxienez hamaika ez dira alderdiaren kontabilitate ofizialean ageri, Vozpopuli agerkariak argitaratu duenez.
2014an IGAE kudeaketa ekonomikoaren kontrolerako erakundeak egindako txostenetik dator hipotekaren gaineko zalantza, Luis Bárcenasen auziaren harira. Orain dokumentua Pablo Ruz epailearen eskuetan dago.
Txostenak dioenez, hipoteka ordaintzeko “Bilboko egoitza” deituriko kontabilitate bat erabili zuten 1998 eta 2005 urte artean. Hain justu, ETAren biktimentzako diru bilketa egin zuten garai berean.
Bizkaiko PPk hasieratik ukatu ditu irregulartasunak.