Donostiako Udalak pisu turistikoak erregulatzeko ordenantza berria uztailean onartu nahi du, eta 2018ko udarako martxan egotea proposatzen da. Alde Zaharrean, Zentroan eta Grosen 2018tik aurrera ezingo da pisu turistiko berririk ireki, baina gainontzeko auzoetan ez dira egun dauden mugak ere ezarriko.
Azken hilabeteetan turismoaren masifikazioa eta ordenantza ez betetzeak ekarritako polemika guztien ondoren egoerari neurria hartzeko proposamena izan nahi du; zaila izango da, EAEn pisu turistikoen %40a Donostian kontzentratzen baita.
Baina oro ez da urre. Auzo masifikatuenak diren Alde Zaharrean, Zentroan eta Grosen pisu turistiko gehiago onartuko ez den arren, gainontzeko auzoetan mugak desagertu araziko dituzte, adibidez, “lehenengo solairuaren araua”.
Pisu turistikoak soilik lehenengo solairuetan ezar daitezke Donostiako Plan Orokorraren 59. artikuluaren arabera. Bizitegi-eraikuntzetan, hirugarren sektorearen erabilera guztiak arautzen ditu artikuluak, pisu turistikoak barne. Udalaren teknikarien ikerketa baten arabera, egun %25ak bakarrik betetzen du arau hau, gainontzeko guztiak legez kanpokoak izanik.
EH Bilduk gogor salatu du ordenantza berri hau eta militantziarekin proposamen berria eztabaidatzen ari da asteartetik aurrera.
Donostia datutan
Turismoak nabarmen egin du gora azken urteetan. 2016an turistek 1,3 miloi ostatu-gau egin zituzten Donostian (bi gau pertsonako) eta 2 miloi izan ziren egun-pasa etorritakoak (2015ean baino %10 gehiago).
Datozen hilabeteetan 20 hotel berri irekiko dituzte, ohe kopuruen %30a handituz. Sektore hauetan, lan baldintzen egoera ez da batere ona sindikatuen arabera: langile ugari hitzarmenik gabe, soldata baxuak, ordutegi oso aldakorrak, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko ezintasunak.
2016an alokairua %17 igo zen bataz beste Donostian, neurri handi batean turismoaren eraginez, etxebizitza arazo larria ekarriz. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamentuak egindako informearen arabera, %35 behera egin du bizitzeko eskaintzeko etxebizitzen kopuruak azken urtean, jabeentzat errentagarriagoa delako turistei alokatzea.
Airbnb-k eta etxebizitza alokatzeko internet bidezko gainerako plataformen bitartez 1.700 pisu turistiko eskaintzen dituzte Donostian. 2011an Airbnb-n 2 etxebizitza eskaintzen ziren. 2012an 42 izan ziren; 2013an 127; 2014ean 349; 2015ean 695 eta 2016ean 1.400.
Donostian Airbnb-k iragartzen dituen pisuen %13ak soilik du lizentzia, gainontzekoak legez kanpo daude: jarduera ekonomikoengatik zergak ordaindu gabe edota turismo-araudia bete gabe.
Etxeko ekonomian “laguntza gehigarri baterako” alokatzen duten kasuak gutxiengoak dira, “ekonomia kolaboratiboaren” webgune honetan. Errealitate gordina da multinazionalen eta higiezin agentzia handien esku daudela etxebizitza hauen gehiengoa. EAEn, adibidez, 20 jabek ia 2.000 ohe eskaintzen dituzte.
Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]
Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.