Pestiziden “koktel kimikoa” aurkitu dute Europako sagarretan

  • Greenpeacen ikerketa baten arabera Europan era konbentzionalean ekoitzitako sagar guztiek pestizida kimikoa dute, eta aldiz, era ekologikoan ekoitzitakoek ez. Greenpeacek azaldu du pestizida horiek toxikoak direla ingurumenerako, eta oraindik ez dagoela argi nola eragin dezaketen pertsonen osasunean.


2015eko urriaren 30an - 10:18
Nekazaritza industrialean oso ohikoa da pestiziden erabilera.

Europako hamaika herrialdeen lurretan produzitutako 126 sagar aztertu ditu Greenpeacek: 109 ohikoak eta 17 ekologikoak. Emaitzen arabera ohiko produkzioko sagarren %83k produktu kimiko bat baino gehiago dute; %60k bi baino gehiago. Guztira 39 pestizida mota ezberdin aurkitu dituzte. Espainiar Estatuko (%4,3), Bulgariako (%4) eta Herbeheretako (%3,4) sagarretan aurkitu dituzte hondakin kopuru handienak. Bulgariako lagin batean 8 pestizida ezberdin aurkitu dituzte, eta Espainiar estatuko batean zazpi. Kasu guztietan, sagar bakoitzak zuen kimiko kopurua legezko mugaren azpitik zegoen.

Greenpeacen arabera, lagin bakoitzean aurkitutako hondakin kimiko kopuruak erakusten du ohikoa dela pestizida ezberdinak erabiltzea nekazaritzan, batez ere maila industrialean. Luis Ferreirim Greenpeaceko nekazaritza arduradunaren esanetan, “pestizida koktelen” erabilerak sortu litzaketen ondorioak ezezagunak dira, bai kontsumitzailearentzat zein nekazariarentzat. Ferreirimek azaldu du kimikoak lurretik platereraino heltzen direla, eta sagarretan bezala nekazal produktu guztietan berdin gertatzen dela.

Ingurumenarentzat arriskutsuak

Pertsonengan izan dezaketen eraginaz gain, frogatua dago pestizidak toxikoak direla uretako organismoentzat, erleentzat edo beste intsektu batzuentzat. Greenpeacek gogoratu du sagarrek animalia polinizatzaileen beharra dutela, erleak kasu, eta hauek gabe produkzioa %90 jaitsi daitekeela.

Pestizida hauetako askok luze irauten dute, eta bioakumulaziorako gaitasuna dute. Horrek esan nahi du, behin airez zabalduz gero asko kostatzen zaiela desagertzea, eta erraz xurgatzen dituztela izaki bizidunek ingurumenari kalte larriak eraginez. Greenpeacen beste ikerketa batek frogatu zuen sagarrondoak zeuden lur sailetako laginek kimiko kopuru handiak zituztela. Tartean, DDT pestiziden osagaia aurkitu dute, nahiz eta hamarkadak izan Europan debekatu zela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
2024-05-07 | Ahotsa.info
Karta Sozialak alternatiba ekosozial justua aldarrikatuko du larunbatean Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu... [+]


2024-05-06 | Estitxu Eizagirre
Jauzi Ekosoziala eragilea aurkeztu dute, sistema ekozidaren aurrean "erantzun bateratua" emateko

Jauzi Ekosoziala eragilea aurkeztu dute maiatzaren 4an Eibarren. Bere helburu nagusia "sistema ekozidaren aurrean, eta krisi anizkoitzen kontestu batean, Euskal Herrian justizia sozialean oinarritutako trantsizio ekosoziala bultzatzea da". Horretarako, "borroka... [+]


2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
"Ez da trantsizioa, espekulazioa da"

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


Eguneraketa berriak daude