Patronalekin akordio batera iritsita, amaitu da Bizkaiko zahar etxeen greba

  • Urtebeteko grebaren ostean, adostasun batera iritsi dira Bizkaiko erresidentzietako langileak eta patronalak.


2017ko urriaren 26an - 12:51
Bi urteko gatazken ostean, akordioa sinatu dute (Argazkia: klitto.eus)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irailean ELA eta Geska patronalak akordioa lortu zutenetik, bilerak areagotu egin dira beste bi patronalekin. Geska sektorean pisu gehien duen patronala da. Hitzarmen horrek behin betiko hitzarmena lortzeko balio izan du. Laresen hasierako jarrera ezkorra zen arren, azkenean langileekin adostasun batera iritsi da. Elbes patronalaren jarrera zehazteko dago. Bi patronalek gehiengoa osatzen dute, beraz nahikoa da hitzarmena sinatzeko.

Behin hitzarmena sinatuta, berehala ezarriko lirateke langileek duela bi urte hasi zenetik aldarrikatzen zituzten baldintzak. Besteak beste, urtean 106 ordu gutxiago egingo dituzte langileek eta hilean 140 euro irabazia izango dute soldatetan. Baita langile gehiago kontratatuko dituzte,  zerbitzuaren kalitatea hobetuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaiko zahar egoitzetako gatazka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!