Nagore Laffage-i buruzko dokumentala egindo du Helena Tabernak


2010ko martxoaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emakumeen aurkako biolentziari buruzko dokumentala egingo du Helena Taberna zinemagileak, Nagore Laffagen hilketa abiapuntu hartuta. Nagore izena izango du eta Lamia Producciones-ek ekoiztuko du. Tabernaren asmoa, alde guztiekin hitz egiteaz gain, genero biolentzian adituekin ere solastea da, honela, hedabideek aipatu ez dituzten ezaugarrietan sakontzeko. Asun Casasola Nagoreren amak eramango du dokumentalaren haria. Nagore Laffage 2008ko uztailaren 7an hil zuen Iruñeko sendagile psikiatra gazte batek eta hedabideetan sona handia izan zuen kasuak.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude