Muskizko Petronorren findegiak azpikontratatutako Masa Norte S.A. enpresako langile bat hil da bihotzekoak emanda. LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuz hiltzen den 34. behargina da. Langileek egun bateko lanuztea egingo dute dolu gisa.
Autopsiaren emaitzaren zain, enpresako zuzendaritzak “berezko heriotza” dela esan du, langilea ondoezik sentitu eta lurrera erori zela. Lantegiko osasun zerbitzuek arreta eman diote lehenik eta Osakidetzako anbulantzia batek hartu du berehala, baina ez dute suspertzea lortu eta enpresan bertan hil da.
Heriotzaren aurrean premiazko bilera egin dute Petronorreko enpresa batzordeek eta egun bateko lanuztea egingo da, zenduaren sendiari elkartasuna eta dolua adierazteko.
Petronor "hobekuntza lanak" egiteko geldialdian
Muskizen duen findegian 42 egun iraungo duen geldialdia abiatu zuen urriaren hasieran Petronorrek, "hobekuntza lanak" egiteko, Urko Apaolaza ARGIAko kazetariak bere blogean jaso bezala.
Bertako langileek “segurtasun estandarrekin zerikusi gutxi duten ordutegiak” egin beharko dituztela salatu dute.
"Hobekuntza lanak" egiten ari diren bitartean, 2.300 langile ari dira beharrean; enpresako 1.500 langileak eta etenaldirako propio azpikontratatutako beste 800.
Trabajadores por la Unidad (TU) sindikatuko kideak segurtasunaz kezkatuta agertu dira, aparteko ordu gehiegi sartzen dituztelako. Horrez gain, lan-istripuak ekiditeko gutxieneko segurtasun neurriak ez direla betetzen jakinarazi zuten Enpresa Batzordearen izenean kaleratu zuten oharrean.
Estresa, nekea, antsietatea eta beste dira sisifemiak eragiten dituen zenbait ondorio. Esanahiaz, jatorriaz eta prebentzio neurriez mintzatu da Ziortza Karranza psikologoa.
Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.
Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.
Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.