Turismoak aberastasuna eta lana sortzen dituela esaten digute sektore horretako enpresariek eta arduradun politikoek, baina zer da lan turistikoa? Nolako lana sortzen du turismoak? Eta nork irabazten du horrekin?
Donostia Turismoa entitateak dio 15.000 langiletik gora ari direla sektorean Donostian; baina zertaz ari gara sektorea aipatzean, zehazki? Heidi Keyserrek eta Obady eta Marci autoreek hiru kategoriatan sailkatzen dute lan turistikoa. Lehena, turistarekin harreman zuzena duten lanak dira; hoteletako zein jatetxeetakoak, esaterako. Bigarrena, turistarekin zeharkako kontaktua duten lanak; hornitzaileak eta garraioetakoak, adibidez. Eta, azkenik, hirugarrena laguntza-lanak dira; instituzioak, emergentzietakoak, kale garbiketa… Beraz, lan turistikoak lan mota asko barnebiltzen dituela kontuan hartu behar dugu.
Askotan entzuten dugu turismoak enplegua sortzen duela. Baina ez da sakontzen lan baldintzen inguruan. Gipuzkoako ostalaritzako hitzarmena 2023an sinatu zen, hamar urteren ondoren. Hitzarmenak prekarizatutako sektoreari hobekuntza ekarri zion, horien artean, soldataren %12ko igoera eta lan-orduen kontrol zehatzagoa. Hoteletako azken bi hitzarmenen negoziazioa langileek greba egiteko asmoa adierazi izan dutenean abiatu da; ekarri dituzten hobekuntzen artean aipa genitzake hotel-gelak garbitzeaz arduratzen diren pisuetako zerbitzarien osasuna eta lan-arriskuaren prebentzioa kontuan hartzea edo pandemia garaian ERTEn egon zirenei prestazioa %100ean konpentsatzea. Bestetik, ezin dugu ahaztu 2023ko urtarrilean hiriko bi establezimendutan kontratu ilegalak, lan- eta bizi-baldintza miserableak eta esplotazio egoerak agerian utzi zituzten gertaerak.
Turismoak sortzen duen aberastasuna oso gaizki banatzen du gizartean. Eta turismoko enplegu prekarizatuenetan langile migranteak, arrazializatuak, emakumeak eta gazteak ari dira lanean, nagusiki
Turismoak sortzen duen aberastasuna oso gaizki banatzen du gizartean. Eta turismoko enplegu prekarizatuenetan langile migranteak, arrazializatuak, emakumeak eta gazteak ari dira lanean, nagusiki. Hotel eta pisu turistikoen garbiketa lanetan, emakume migratu eta arrazializatuak aritzea ohikoa da. Taberna eta jatetxeetako lana “ikusezin” bihurtutako pertsona migratuek ateratzen dute aurrera gehienetan. Gazteek sarritan lan duinago bat lortu bitartean dihardute lan horietan, denbora baterako. Hirira turismoa erakartzeko antolatzen diren kirol eta kultur makro-ekitaldietan ere gazteak izan ohi dira behin-behineko langile.
Donostiaren turistifikazioarekin aberasten ari diren inbertsiogileek kostuak murriztu eta etekinak handitzea bilatzen dute langileen lan baldintzak prekarizatuz eta haiek esplotatuz: gutxieneko soldatara (LGS/SMI) iristen ez diren enpleguak, lan fisiko eta errepikakorrak, ETTen bidez toki batetik bestera dabiltzan langileak… Hori gutxi balitz bezala, azken urteetan ekonomia “kolaboratiboa” jokoan sartu da, esplotazio eredu berri eta moderno gisa. Herritarren arteko zuzeneko harremanez mozorrotzen dira esplotazioa eta espekulazioa, marketin koloretsuaren bidez. Etxez etxeko janari banaketa (Glovo), alokairu turistikorako etxebizitzak (Airbnb), hostaletan lan egitearen truke bertan “dohainik” lo egiteko aukera ematen duten plataformak…
Donostian desazkunde turistikorantz norabidean eta monolaborantza turistikoa saihesteko, turismoarekin lotuta ez dauden enpleguak sortzea lehentasunezkoa da. Batetik, langileen eskubideak bermatzeko eta lan baldintzak hobetzeko. Bestetik, hiriko eredu ekonomikoa ez dadin egon kalte handiak sortzen dituen, egonkortasunik ez duen eta nazioarteko baldintza klimatiko, energetiko eta politikoekiko hain menpekoa den sektore baten barruan. Donostiako ekonomia dibertsifikatzea beharrezkoa da, eredu orekatuago bat ezartzeko. Horretarako, eraldaketa prozesu planifikatu bat diseinatu eta garatzea da biderik egokiena, gaur egun turismoan diharduten langileak beste sektoreetara bideratzeko formakuntza, dirulaguntza eta bestelako neurri sortak inplementatu behar dira; trantsizio oso bat.
Donostia turistifikazioak erasanda dagoen bitartean, langile bezala arriskuan gaude. Prekaritatea eta diskriminazioaren kontra borrokatzeko eta desazkunde turistikoaren norabidean eredu ekonomiko orekatuagora trantsizioa bultzatzeko, inoiz baino beharrezkoagoa da langileen eta herritarren antolakuntza. Ez dugu onartzen gure hiria eta gure bizitzak salduz aberastea.
Eihar Egaña
Bizilagunekin desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataformako kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]