Mireia Boya (CUP): "Espetxera sartzen banaute, errepublika izan arte ez naiz aterako"

  • Espainiako Auzitegi Gorenak urriaren 1eko erreferendumaren antolaketan matxinada eta sedizioa egotzita deklaratzera deitu ditu sei buruzagi eta buruzagi ohi independentista. Mireia Boya izango da deklaratzen lehena.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko otsailaren 13a
Mireia Boya CUPeko diputatu ohia prentsaurrekoan (Arg: Vilaweb)

Mireia Boya CUPeko diputatu ohiak asteazkenean deklaratuko du Espainiako Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epailearen aurrean. Boyak esan du ez duela bere ideologia ukatuko kartzela ekiditeko. “Espetxera sartzen banaute, errepublika izan arte ez naiz aterako”, esan du prentsaurrean. Ikertzen duen auzia Guardia Zibilaren jarrera “partzial eta interesatu” baten ondorioa dela dio,  eta errealitatearekin bat ez datorren istorioa sortzen duela, U1eko erreferendumean ez zelako biolentziarik izan independentismoaren aldetik.

Kartzelaratzea aukera posible bat dela uste du Boyak, eta horren aurrean independentista guztien “estrategia bateratu eta koordinatua” emango duen erantzun politikoa eskatu du.

Hasiera batean, Anna Gabriel CUPeko diputatu ohia ere asteazkenean Madrilera deituta zegoen, baina otsailaren 21era atzeratu dute deklaratzeko deia.

Anna Gabriel eta Mireia Boyarekin batera, ikertu moduan pasatuko dira Llarenaren aurretik Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusia, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia, Artur Mas Kataluniako presidente ohia eta Neus Lloveras Udalerri Independentisten Elkarteko (AMI) presidente ohia. Carles Puigdemont, Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten aurkako kausa berean ikertuko dituzte guztiak.

Kanal hauetan artxibatua: Katalunia  |  CUP  |  Katalunia

Katalunia kanaletik interesatuko zaizu...
Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia
Generalitateak ez ditu gaztelaniazko zentro pribatuen matrikulak ordaindu beharko

Generalitateak LOMCEren aurka aurkeztutako helegitearen zati bat onartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, ebatziz arau batzuk Kataluniaren konpetentziak urratzen dituela hezkuntzaren arloan. Erabakia aho batez hartu dute.


2018-02-16 | Miren Osa Galdona
Gaztelania Kataluniako hezkuntzan inposatzeko 155a erabiltzeko prest da Madril

Kataluniako murgiltze eredua iraultzea du buruan Madrilek. 155. artikulua erabilita, Kataluniako Hezkuntza Publikoan hizkuntza lehentasuna aldatzea du xede neurriak: guraso edo ikasleen tutoreek gaztelania hizkuntza nagusitzat jotzeko aukera izan dezaten nahi du Rajoyren lantaldeak. AMES irakasleen sindikatuak proposatutako eskakizuna da eta Marcial Marin Espainiako Hezkuntza idazkariak esan du gaia aztertzen ari direla.


Kataluniako prozesuaren erantzuleetako bat izatea leporatu diote Mediaproren sortzaileari

Jaume Roures Mediapro komunikazio taldearen sortzaileak Madrilgo Auzitegi Nagusian deklaratu beharko du, Kataluniako prozesua zuzentzen duen “batzorde buruaren” parte izatea egotzita. Urriaren 1eko erreferendumaren erantzuleak deklaratzera eramango dituen auzi berean sartu du Guardia Zibilak.


Independentismoaren aurkako 139 eraso hiru hilabetetan

Media.cat-en Isiltasun Mediatikoen Urtekariak salatu du 2017ko irailaren 8 eta abenduaren 11 bitartean “independentziaren aurkako aktibistek” 139 istilu eragin dituztela Katalunian.


2018-01-23 | Andoni Mikelarena
Puigdemont inbestiduraren zurrunbiloan

Azken egunotan etengabeko mugimenduak egiten ari da Carles Puigdemont Kataluniako presidentetzarako hautagaia. Goizean, bertan behera utzi du botoa delegatzeko eskaera. Zoidok adierazi du mugetako kontrola indartu dutela.


CUP-en esperientzia
Nola egin politika feminista udal batean?

Isabel Vallet eta Georgina Monge CUPeko kideak dira eta errepublika feminista eraikitzeko diskurtsotik praktika politikora jauzi egiten denean ikuspegi feminista nola lantzen den aztertu dugu beraiekin. CUP 32 udaletan ari da gobernatzen, eta azpimarratu digute lan asko egin bada ere, ikaragarri dagoela egiteko.


2018-01-19 | Andoni Mikelarena
63 milioi eurotan erosi du Espainiako Gobernuak Letoniaren isiltasuna Kataluniarekiko

313 militar eta 80 ibilgailu bidali ditu Errusiako mugara Espainiako Defentsa Ministerioak “bere borondatez” eta Espainiako Kongresuaren baimenik gabe. Orain arte Kataluniako independentzia prozesuaren alde agertu den Letoniako Gobernuaren isiltasuna lortu du horrela.


2018-01-15 | Andoni Mikelarena
6,6 milioi euroko zigorra ezarri dio CDCri Bartzelonako Auzitegiak legez kanpoko komisioengatik

Kataluniako Konbergentzia Demokratikoko (CDC) diruzain ohiari lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio Bartzelonako Auzitegiak. Harekin batera kondenatu ditu Felix Millet, Jordi Montull eta Gemma Montull Palauko arduradun ohiak.


2018-01-05 | La Directa
Urriko lehen eguna
MULTIMEDIA - dokumentala

Kataluniako autodeterminazio erreferendumari buruzko dokumentala argitaratu dute La Directa eta dozenaka herri hedabidek elkarlanean egun hura jorratzeko propio sortutako Agència UOk. Urriaren 1ean hainbat hauteslekutan jasotako testigantzen bidez, Kataluniako historiara igaroko den egunean gertatu zena jorratzen dute.

Oharra: Euskarazko azpidatziak dauzka, eta youtubeko playerrean aktibatu behar dira.


2018-01-04 | Andoni Mikelarena
Montorok agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari

Espainiako Ogasun Ministerioak agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari. Aurrekontuak ez onartu izanari egotzi dio errua Montorok.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude