Mediku jauna: botika gehiago ez, entzutea eskatu dizut

  • Mediku asko botiken hornitzaile bihurtu dira, osasun sisteman espezialista larregi eta jeneralista gutxiegi da, doktoreek teknologia asko darabilte baina denbora laburregia daukate gaixoentzat, familiako sendagileei sistemak arreta gutxi eskaintzen die garrantzitsuenak izanagatik... Mediku kritikoak dira horrela mintzo.


2012ko maiatzaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Wikimedia gunetik hartutako irudian, medikua herritarrarekin solasean. Marc Zaffran doktoreak idatzi duenez, ez dakiena medikuari gaixoek erakusten diote. Jardun ahala familiako medikuak ohartzen dira gaixo bakoitzak, familia bakoizak, daukala esperi

Etxeko medikua ez dago modan. Teknologiarik sofistikatuenak darabiltzaten doktoreak azaltzen dituzte hedabideek. Espezialistak baino hiperrespezialistak, terapiarik karuenen jabeak, robotekin operatzen edo saguaren gehi gizakiaren geneen manipulazioz ekoiztutako injekzioz txutatzen zaituztenak.

Zure ohiko medikua, aldiz, familiako edo etxeko medikua, ohikoa, jeneralista, kabezerakoa... horri esku artean daukan sendabiderik ahaltsuena kamusten diote egunetik egunera. Gaur zenbat minutu dauzka zuretzako, zazpi, bost? Ez dira aditzen etxeko mediku entzuten dakien eta humanista aldarrikatzen dutenen ahotsak, horretarako arrazoi sendoak azaltzen dituzten arren.

Sekula sobera famatuko ez dugun Pharmacritique gunean bi elkarrizketa mamitsu plazaratu ditu Pierre Biron mediku eta irakasle erretretadun quebectarrak. Farmaziako multinazionalek medikuen jakintza nola desbideratzen duten azalduz artikuluak plazaratuak dituen Bironek, elkarrizketa birtual moduan laburbildu ditu –Bironek berak egin ditu galderak eta erantzunak– mediku batek eta soziologo batek lanbideaz idatzi dituzten liburuak.

Marc Zaffran doktoreak eriekin egin lanaz gain 1980ko hamarkadatik liburu andana argitaratu du, asko fikziozkoak, Martin Winckler ezizenez. Zaffranek azkena ondo ezagutzen duen errealitateaz egin du: Profession, médécin de famille. Desagertze bidean dirudien lanbide funtsezkoaz, alegia.

Zaffranen esanetan, familiako medikuntzak maila handia eskatzen du, jakintza zientifikoan eta harremanetan, sormena ere bai: “Espezialitate guztien artean, familiakoa da zirraragarriena eta esker onekoena”.

Baina bide gogorra egin behar da ofizioa ikasteko, unibertsitatean eta ospitaleetan ikusitakoetatik oso bestelako gaixoekin egiten delako topo egunerokotasunean. “Oso gutxi dira liburuetan azaltzen diren sintomak bere horretan aipatzen dituztenak. Oso bestela, sintoma bitxiak kontatzen dituzte, ulertezinak, hitz nahasitan azalduak...”.

Ospitaleko kontsulta batetik gaixoak fite egin nahi omendu hanka; etxeko medikuarenean ez du alde egiteko presarik. Eriak eskatzen duen estreinako gauza denbora da, entzun diezaiotela.

Haragizko gizon eta emakumeok ez omen dugu sufritzen unibertsitateko liburuek deskribatzen dituzten kategorien arabera. Sarritan medikuak zerbait emango dio emateagatik eta denborarekin sendatu egingo da. Bestean ez daki nola azertatu.

“Medikuak ez dakiena gaixoak erakutsiko dio”, Zaffranen hitzetan. Behin ama batek 12 urteko alaba eraman omen zion, oinaze txiki bat zeukalako sabelean. Zaffran doktoreak baztertu zuen apendizitisa, baina amak horixe izan behar zuela, seme zaharrenak ere eduki zuela sintoma berdinekin. Agian bakeagatik, espezialistarengana bidali zituen... eta bai, apendizitisa zen. Amaren bihozkadak arrazoi.

Axaletik ikusita, familiako medikuntzak atzeratua dirudi tresneria eta botika sofistikatuz hornitutako espezialitateen aldamenean. Baina egia oso bestelakoa da: “Teknologien anabasa hori zaintzailearen eta gaixoaren arteko hesi bat da. Biok elkarrekin bide bat adosten badute, orduan teknologien erabilera burutsuagoa da, merkeagoa, ez hain gogorra. Espezialistekiko harremana hain urria izateak dakar gaixoek botika gehiegi kontsumitzea, sobera froga behar izatea, mediku bakoitzak bereak agintzen dituelako”.

Pribatizazioa jada gertatu da

Pierre Bironen bigarren elkarrizketatua Jean Peneff soziologoa da, La France malade de ses médecins (Frantzia bere medikuek gaixotu dute) liburuaren egilea. Soziologian Chicagoko eskolaren kidetzat jotzen den Peneffek honela laburbiltzen du medikuntzaren gaurko arrisku nagusia: “Betidanik ezagutu den sendagilea hornitzaile bihurtzeko zorioan dago”. Neurririk gabe agintzen omen dituzte botikak, kontsultak ugaritzen, espezialistengana edo kliniketara bidaltzen, horrela ezinezko bihurtuz gaixoaren osasuna arrazionalitatez artatzea.

Hala ere beren buruak oso bestela zaintzen dituzte omen sendagileek, Peneffen esanetan. Zuhurrago jokatzen dute beren buruak diagnostikatzean, botiken erabileran bezala, “batez ere gaixoei hain erraz agintzen dizkieten psikotropikoenean”.

Peneff ez da, urrik eman ere, horrelakoak idazten lehena, aurretik Philippe Meyerrek (L’Irresponsabilité médicale...) eta beste askok idatzitakoak bereganatu ditu. “Espezialista gehiegi dago eta jeneralista gutxiegi, hauek gainera gaizki banatuak. Jarduera hiperteknikoak garamatza medikuntzak bereak dituen ariketa klinikoaren eta tradizio humanistaren galbidera. Hautaketa frogen espirituan ere ikusten da hori. Gehiegi garatu da medikuntzan dugun fedea, horrek ekarri du tratamendu eta botiken agindu behar hori”.

Botikek gero eta pisu handiagoa dute osasungintzaren aurrekontuetan, pisu nagusia. Jendeek ez diote arretarik egiten ez elikatzeko moduari eta ez ariketa fisikoari, medikuek ez diete aski azaltzen bizimodua aldatzeko daukaten premia. Medikuek botikak eta frogak agintzen dituzte, eta horrela sustatzen dute sistemaren deriba.

Gaur farmaindustriaren eta klinika pribatuen publizistek dagitena 1923an aurreikusi zuen Jules Romainek [Knock ou le Triomphe de la médecine antzerkiaren egilea], Peneffen iritzian: prebentzioa oinarritu beldurrean, produktu berrien propagandan edo espezialite teknikoetan. Propaganda aldizkari espezializatuek egiten dute, iritzi-emaile nagusiek, lanbideen elkarteek eta unibertsitateek, eskuliburuen egileek, gaixoen elkarteek, eta denek jasotzen dituzte industriaren diru-laguntzak.

Zein pisu dauka diruak, galdetu dio Bironek Peneffi. “Dirua da motorra (...) Kosta ahala kosta, diru asko irabaztea, baita jendeak lanbideari errespetua galduko badio ere, zer esanik ez krisiaren eta langabeziaren garaiotan. Beste aldetik, agintariak gaizki daude informatuta. Osasungintza ez dute ondo ezagutzen, emaitzak, benetakoa kosteak, eta horregatik ez dago alor askotan ez behar bezalako arautzerik eta ez ikuspegi etiko garbirik”.

Pribatizazioak are larriagotzen ditu arazoak, osasungintzaren gastu handiegiekin estaltzen baita gizartearen oinarrizko beharrak ase gabe daudela. Baina entzun Peneffi: “Jada ez da arriskua, osasungintzaren pribatizazioa gertatu da, sistemaren iluntasunak eragozten digu ohartzea ilunpean nork kudeatzen duen”.

Informazio gehiago:

- Marc Zaffranen elkarrizketa Pierre Bironek egina.

- Marc Zaffranek literaturarako darabilan Martin Wincklerren gunea.

- Zaffranen "Méddcin de famille" liburua.

- Jean Peneff "La France, malade de ses médecins" liburuaren egilearekin elkarrizketa.

- Peneffen "La France, malade de ses médecins".

- Pierre Bironen "Quand la complicité médico-pharmaceutique dévoie [1] le savoir médical".

- Jules Romainsen "Knock ou le Triomphe de la médecine" (1923)


Azkenak
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude