"Maputxeek eta euskaldunek antzeko harriekin egiten dugu topo gure hizkuntzen biziberritzean"

  • Hilean behin etortzen zaigu Garabide Elkarteko kide bat hizkuntza lankidetzaz hitz egitera eta horri esker aukera dugu biziberritze prozesuetan ari diren hizkuntza gutxituak ezagutzeko. Gaurkoan maputxeengana hurbildu gaitu Marisa Barrena Garabideko boluntarioak. Uste baino gehiago dugu amankomunean maputxe eta euskaldunek, entzun:

Hala Bedi @halabedi
2018ko martxoaren 13a

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetan artxibatua: Hizkuntza gutxituak

Hizkuntza gutxituak kanaletik interesatuko zaizu...
Katelin Al Lann. Korrikak liluraturiko bretoia
"Bretoiera ikasiz falta zitzaidan kate-begia errekuperatu dut"

“Euskal Herrian pasatako momentuek azkarki markatu dute. Bere izaeran arrastoak uzteraino: bretoiera ikasteko prozesuaren abiapuntua behin euskaldun batek luzatu galdera batean kokatzen du. Azken hamar urte hauetan Bretainian zehar burutzen dabiltzan Korrikaren sortzailea dugu. Redadeg izena jarri diote ekimenari, hots, korrika bretoieraz. Norberaz, hizkuntzaz eta hizkuntzaren aldeko borrokaz hitz egin digu”.


Okzitanieraren aldeko lasterketa ostiralean abiatuko da

KORRIKAk beste ahizpa bat dauka: okzitanieraren aldeko La Passem. Lasterketaldia heldu den ostiralean, maiatzaren 25ean abiatuko da Bidaxunetik, 14:00etan. Iparraldeko AEK-k 10.km egingo du, 15:00ak aldera. Bertan, irakasle eta ikasleekin batera, Maider Heguy, Jakes Bortairu, Asier Amondo, Mertxe Mugika eta Bixente Claverie AEKideak ere izango dira. 400 bat kilometro egin ondoren, La Passem Paun bukatuko da, hilaren 27an.


Hizkuntza Eskubideen Protokoloa
Euskal bertsioa ontzen ari dira 80 eragile

Urte eta erdi pasa da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostian aurkeztu zutenetik. 185 neurri prestatu dituzte Europako hizkuntza gutxiagotuetako komunitateen hizkuntza eskubideak bermatzeko. Europarako neurriak horiek. Orain ordea, neurriok Euskal Herrira, euskarara, egokitzeko ordua da. 80 eragile aritu dira neurri bakoitzaren ezaugarriak zehazten. Hizkuntza politika berri bat gauzatzeko bide eman dezakeela adierazi du Kontseiluak.


Helmugara iritsi da Redadeg, bretainiar "Korrika"

Maiatzaren 13an iritsi zen bere helmugara bosgarrenez bretainiar korrika. Kemperretik (Penn-ar-Bed) maiatzaren 4an aterata, 10 egunetan bete zituen bere 1.800 kilometroak. Aurtengo gaia: "Bretoieraren mila koloreak". Izan ere, denetariko formak hartzen ditu hizkuntza honek Bretoi lur bezala aldarrikatzen dituzten departamentuetan zehar. Finisterrako Plougerneau herrian egin zioten atzo harrera eta amaiera ekitaldia. Bertan chistra edaten eta gavotennak dantzatuz igaro genuen gaualdia.


2018-05-07 | ARGIA
Ar Redadeg bretoieraren aldeko "Korrikak" utzitako argazki eta bideoak

Abian da Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika. Maiatzaren 4an hasi zen Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. Hemen lasterketak orain arte utzitako bideo eta argazkien bilduma.


Redadeg, Korrika, Correllengua... Europako hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen gutuna sinatu dute

Bertainiako Kemperren Europako hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen gutuna sinatu dute. Honako lasterketen ordezkariak dira sinatzaile: Korrika (Euskara) Euskal Herria, Correlingua (Galiziera) Galizia, Correllengua (Katalana) Katalunia, Course Lingua (Okzitaniera) Aran Harana,

La Pasem (Okzitaniera) Biarno, Redadeg (Bretainiera) Bretainia, Ras yr Iaith (Galesa) Gales, Rith (Irlandera) Irlanda eta Sprochrenner (Alemana) Alsazia.


Inaciu Galán y González, Iniciativa Pol Asturianu
"Asturierari dagokionez, hizkuntza kontzientzia gora ari da"

Apirilaren 21ean milaka asturiarrek eskatu zuten Oviedon ofizialtasuna asturierarentzat. Gizarte babes handia lortu du azken urteetan, baita babes politikoa ere. Asturiasko PSOEk inoiz ez bezala ofizialtasunaren alde egin du alderdiko azken kongresuan. Erabaki horrek estatutua erreformatzeko bidea ireki dezake. Inaciu Galán Iniciativa Pol Asturianu elkarteko presidentea da eta asturieraren aurrerapausoak kontatu dizkigu.


2018-05-06 | Ander Perez
Juan Carlos Moreno Cabrera. Inperioaren ziztada
"Zer gutxiago, zure nazioko hizkuntza ulertzea baino?"

Madrilgo akademiatik mintzo da Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, 1956), zer eta espainolismo linguistikoa deitzen duen horren gehiegikeriak salatzeko. Haatik, aho bizarrik gabe dihardu, sendo, hizkuntza txikiak babestuz, eta nagusiak ziztatuz. Nafarroako hizkuntza egoeraz aritzeko etorri da Iruñera. Eta ez da kalterako: ezin hobeki islatzen da Nafarroan berak teorizatutakoa.


2018-05-04 | ARGIA
Ar Redadeg bretoieraren aldeko korrika ostiralean hasiko da

Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika maiatzaren 4an hasiko da Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. 2008an sortu zen Bretainiako korrika; aurten, beraz, hamargarren urteurrena ospatuko dute.


2018-04-29 | Axier Lopez
Agora ye'l momentu

Gaur egun ere asko eta asko harritzen dira Espainiako Estatuan hamaika hizkuntza hitz egiten direla entzutean. Espainiar nazionalismo baztertzailearen urtetako  lana ez baita Francoren gauerdiko eztula. Euskaldunok zerbait badakigu horretaz, baina Penintsulako hizkuntza askori izate hutsa bera ere ukatu diote, dialekto gisa aurkeztuz.


Eguneraketa berriak daude