Leioako campuseko Gurutze Gorriaren eraikina eraitsi dute

  • Ikasleak asteartean okupatu zuten Leioako campusean urte luzez hutsik egon den eraikina. EHUrekin negoziatzen saiatu arren, erakundeak uko egin dio negoziatzeari eta behera bota du ikasleen azken egitasmoa.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko abenduaren 18a
Irudia: @Leioatik

Pasa den asteartean okupatu zuten ikasleek Leioako campuseko Gurutze Gorriaren eraikina. EHUk ez zuen begi onez jo ekimena eta negoziatzeko edozein aukera baztertu ondoren, larunbat goizean, okupazioarekin amaitzea erabaki zuen: Ertzaintza eraikin barruko ikasleak kanporatzeaz arduratu zen, eta hondeamakinak urte luzez hutsik egon den eraikina eraitsi zuten.

Sare sozialen bidez eman zuten jakitera ikasleek Ertzaintza Leioako campusean zela. Eraikina husteko agindu zieten arren, segurtasun indarrek inongo agiri ofizialik ez zutela erakutsi salatzen dute Gurutze Gorria babesteko asmoz gaua bertan pasa zuten ikasleek. EHUk autogestioa eta jabetza kolektiboan oinarritutako proiektu oro “zapaltzen” duela adierazi du ikasle mugimenduak. Mobilizazioak iragarri dituzte hurrengo egunetan gertatutakoa salatzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Leioa  |  Ikasle mugimendua

Azkenak
2018-02-20 | ARGIA
Anna Gabrielek salatu du jazarria dela Espainian eta ez dela Auzitegi Gorenean aurkeztuko

CUPeko kideak Suitzako egunkari batean adierazi du ez dela Madrilera joango uste duelako han ez duela epaiketa justurik izango.


Podemos-Ahal Duguk nafar parlamentari kritikoei aktak itzultzeko eskatu die

Herritarren Kontseiluak berretsi du ohar horretan, parlamentuan, Laura Perezek, Fanny Carrillok, Ruben Velascok eta Carlos Cousok hartutako bidea arduragabea dela eta talde parlamentarioaren araudia hautsi dutela. Euren aktak alderdiko beste kideei uzteko exijitu diete. Barne-gatazka delakoan oraingoz ez dute publikoki erantzunik eman lau parlamentariek.


2018-02-19 | Hiruka .eus
Komunikazioko Talde Kritikoa: "Industria mediatikoaren araberako ikasgaiak ditugu"

Gaur egungo hezkuntza-eredua eta unibertsitatea bera garaiko sistemaren "erreminta bat" baino ez dira EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko hainbat ikasleren ustez.


2018-02-19 | Hala Bedi
Arabako Gazte Feministen II. Topaketak burutu dituzte Zuian

Otsailaren 17an ospatu zituzten Zuian Arabako Gazte Feministen II. Topaketak, herrialdeko eragile ezberdinetako kideak bilduz Gaztetxean. Arabako neska gazte feministen diskurtsoa eta erantzun moldeak izan zituzten aztergai, beste kontu askoren artean.


2018-02-19 | Uriola.eus
Gaur hasiko da Zinegoak Jaialdia

Beste urte batez, Arriaga Antzokian izango da Zinegoak jaialdiaren hasierako ekitaldia. Aurten, Leire Ruiz eta Diego Perez izango dira aurkezleak, eta Rodrigo Cuevasen emanaldia antolatu dute.


2018-02-19 | ARGIA
Rovira eta Pascal libre, lehena 60.000 euroko fidandatzekin

60.000 euroko fidantza jarri dio Pablo Llarena Auzitegi Nagusiko epaileak eta libre utzi du ERCko idazkari nagusia. Urriaren 1eko antolaketaren goi mailako taldean egotea leporatu dio. Marta Pascal PdCATeko buruzagia libre utzi baldintzarik gabe.


2018-02-19 | Laborari
Maite Barberarena, erizainen grebaz: "Ez gara makina batekin ari, jendeak dira!"

Maite Barberarena erizain laguntzaile ari da Isturitzeko Pausa Leku zahar etxean. Menpekotasun egoeran diren zaharren zaintzan ari diren profesionalek urtarrilean greba handia egin zuten Frantziako Estatu osoan, beren eskuetan dauzkaten zaharrak hobeki zaintzeko lan baldintza egokiak eskatzeko.


Kurduekin borrokan ari ziren hiru internazionalista europar hil dituzte Sirian

Bretagne.info-k jaso duenez, Olivier François Jean Le Clainche bretoia, Herbereetako Sjoerd Heeger eta Samuel Prada León galiziarra hil dituzte Siriako Afrin kantoian, YPG milizia kurduekin borrokatzen ari zirela.


2018-02-19 | ARGIA
Ostegunean emango dute Ion Paroten baldintzapeko askatasunari buruzko epaia

Ion Parot euskal presoa baldintzapean aske uztea eskatu zuten larunbatean ehunka herritarrek Baionan. Datorren ostegunean ebatziko du Parisko Dei Auzitegiak erabakia. Epaileak eskaria onartu bazuen ere, prokuradorea ez da iritzi berekoa.  


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude