Erreskate ekonomikoaren baldintzei aurre egiteko zenbait neurri iragarri ditu Portugalgo lehen ministro Pedro Passos Coelhok. Datorren urteko aurrekontuak egokitzeko, hilean 1.000 euro baino gehiago irabazten dituzten funtzionarioei eta enpresa publikoetako langileei Gabonetako eta udarako aparteko pagak kenduko zaizkie, baita zifra hori gainditzen duten pentsiodunei ere. Gainera, Gobernuak baimena emango die enpresa pribatuei langileen lanaldia ordu erdian igotzeko.
Horiez gain, Gobernuak jai egunen egutegia berraztertuko du, zubiak eta herriko jaiak kenduta, lan egunak areagotzeko helburuarekin. Halaber, zenbait autobiatan –Lisboatik Oportora doan errepidean, adibidez– bidesariak jartzeko asmoa du.
Aurrekontua datorren astelehenean aurkeztuko dute Parlamentuan. Onartua izango da, Coelhoren alderdi sozialdemokratak (PSD) gehiengo osoa duelako.
Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforak hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean, jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]
Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]
Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]
Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]
Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.
Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.
Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]