Azaroaren 30ean egitekoa da Espainiako Auzitegi Nazionalean Armiarma operazioaren barruan auzipetutako Boro kazetariaren aurkako epaiketa. Haren aldeko elkartasun kanpaina hasi da Twitterren, #AplastaLaAraña (Zanpatu armiarma) etiketarekin. Urtebete eta zortzi hilabeteko espetxealdia eskatu du fiskaltzak La Haine eta Kaos en la Red-eko kazetariarentzat.
Boro 2014ko azaroan atxilotu zuten Iruñean, Armiarma operazioaren bigarren fasean. “Terrorismoa goratzea” leporatzen dio fiskaltzak, Facebook eta Twitter sare sozialetan zabaldutako iruzkin batzuk direla eta.
Urte hartan hiru aldiz atxilotu zuten kazetaria. Aipatutakoaz gain, urte bereko martxoan Poliziak Madrilen jo eta atzeman zuen, Espainiako erregearen aurkako Jaque al rey manifestazioaren berri zuzenean ematen ari zela. Handik gutxira, Iruñeko Gaztetxearen urteurrenaz informatzeagatik atxilotu zuten berriro.
Iruñeko auzia artxibatuta dago, baina Madrilgoagatik epaiketaren zain dago Boro. Sei urteko kartzelaldia eta 6.200 euroko kalte-ordaina pagatzea eskatu du fiskaltzak harentzat.
Armiarma operazioagatik azaroaren 30ean izango duen epaiketari begira, elkartasunezko kanpaina zabaldu da asteazken goizean. #AplastaLaAraña eta #BoroLIBRE traolak erabilita, epaiketaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko ahalik eta mezu gehien sarean zabaltzera dei egin dute.
Elkartasun jardunaldia abenduaren 9an Iruñean
Nafarroan Armiarma sakekadan atxilotu zituzten kideekin elkartasunez, egun osoko jardunaldia antolatu dute Iruñea abenduaren 9an. Bororen eta ARGIAko kazetari Axier Lopezen hitzaldiak hasiera emango dio egunari.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]
Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]
Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.