Joxe Mari Lopetegi bertsolari errepublikarraren iturritik kantari

  • Kantaldi musikatua egingo dute Irunen, 1875ean herri horretan jaio zen Joxe Mari Lopetegi bertsolariaren lana ezagutarazteko asmoz. Ekintzaile errepublikar sutsua, igeltseroa, kontratista, zinegotzia… Eskemak apurtu zituen gizona itzalpetik berreskuratu eta hark sortutako 11 bertso-sorta interpretatuko dituzte, euskara, Errepublika, 1936ko Gerra, gai sozialak, kirola… oinarri dutenak.


2016ko urriaren 04an - 09:07

Bertso sakonak eta umoretsuak, bietatik izango du kantaldiak, eta irundarra deskribatuz Txirritak eskaini zizkion bertsoak ere entzuteko aukera izango da. Joxe Mari Lopetegi, errepublikaren bertsolaria liburua (Paper Hotsak, 2004) idatzi zuen Joxan Elosegik gidatuko du saioa, sorta bakoitza testuinguruan kokatuz, pertsonaia berezia eta emankorra izan baitzen Lopetegi.

Irundarraren bertso gutxi dago grabatuta, Joseba Tapiak egindako hiruzpalau bertsio eta Txingudiko bertso eskolakoek egindako bakarren bat. Orain, kantaldiko 11 bertso-sortak audio eta ikus-entzunezko formatuetan gordetzea, eskuragarri jartzea eta zabaltzea da asmoa. Horietako batzuk, gainera, duela gutxi atera dira argitara, Txingudiko bertso-tailerreko kideei esker. Lopetegiren irudia berreskuratzeko lanean aritu dira aurten, eta hitzaldia eta Kalerik Kale ekimenaren ondotik, kantaldiak borobilduko du urtea.

“Emanaldi orekatua egiten saiatu gara, gaietan, tonuan eta doinuetan. Berak erabilitako bost doinuren erreferentzia dugu eta garai hartako eta egungo beste doinu batzuekin osatu dugu saioa”, kontatu digu Aitor Errazkin bertso-tailerreko kideak.

Eñaut Agirre, Oihana Lekuona, Ane Miren Odriozola, Laida Oronoz eta Ane Garcia arituko dira kantari, baita Txingudiko bertso eskolako hainbat lagun ere (Abel Zabala, Xabier Bengoetxea, Xabier Isasi, Andoni Zelaia, Gotzon Aizpiolea, Iñaki Portugal eta Aitor Errazkin bera). Pianoa, gitarra, biolina, trikitixa eta bestelako musika-tresnak jotzen berriz, Iñaki Dieguez soinujolea eta Irungo Udal Kontserbatorioko hainbat irakasle: Iñigo Muguruza, Iñaki Aranaga, Borja Rubiños, Raffaela Acella, Ana Ayneto eta Amaiur Cajaraville. Horietako batzuk oholtza gainean ariko dira eta beste batzuek euren ikasleak prestatu dituzte.

Eskualdeko eragileak batu dituen ekimena

“Tratua bikaina izan da kontserbatorioko irakasleekin eta inplikazioa erabatekoa, bereziki koordinazio lanak egin dituen Iñaki Aranagarena. Jakin-mina agertu dute Lopetegiren inguruan eta eskertu dute ikasleek halako proiektuetan parte hartzea eta kontserbatorioko lau paretetatik ateratzea –dio Aitor Errazkinek–. Eragileon arteko elkarlana oso positiboa izaten ari da eta etekina atera nahi genioke alde humanotik: ongi ezagutu nahi ditugu, ekimen berriak planteatu daitezkeelako etorkizunean, gurekin edo haien artean, sarri elkarri bizkarra emanda bizi garelako eta eskualdeko jende interesgarri ugari elkar ezagutzeko aukera eman digulako proiektuak”.

Urriaren 22an, doan

Urriaren 22an izango da Joxe Mari Lopetegiren iturritik kantari ikuskizuna, Irungo Udal Kontserbatorioko areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan eta doan. Azken prestaketak buruan, pozik dago Errazkin, aurtengo jardunari esker Joxe Mari Lopetegi Irunen, eskualdean eta ziurrenik hortik kanpo ere ezagunagoa delako orain, eta oinarriak jarrita utzi dituztelako, “norbaitek tiraka jarraitu nahiko balu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolariak
2023-09-10 | Kepa Matxain
"Bizitzako sentimendurik sakonenetan, bakarrik gaude"

Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria jaso zuen martxoan Xabier Amurizak Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik, lau urtean eman dioten hirugarrena –Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria dira besteak–. Horren aitzakian bildu, eta... [+]


Bertso saioetan parte hartzen duten gizon eta emakumeen proportzioa parekatzen ari da

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruan txostena argitaratu du. Bertsolari emakume eta gizonen arteko desoreka eta belaunaldiartekotasuna aztertu ditu, besteak beste.


2022-09-20 | Estitxu Eizagirre
Nor da nor aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusian?

42 bertsolari hauek hartuko dute parte hastear den Txapelketa Nagusian. Denak ezagutzen al dituzu? Bakoitzaren ibilbideko datu esanguratsuenak ekarri ditugu infografia honetara.


2020-09-13 | Kepa Matxain
'Bertso Gudua' revisited
Txirrita eta Basarri, Aitzolen begiradapean

1935eko San Sebastian egunez jokatu zen Lehen Bertso Gudua, egungo Bertsolari Txapelketen aurrekari nagusia. Puntako hogei bertsolari lehiatu ziren, Donostiako Kursaal Zaharreko Poxpolin aretoa leporaino beteta zegoela. Baina lehia hutsetik harago, egun hura historiara igaro da... [+]


2019-04-21 | Koldo Izagirre
Asteko portada hautatua:
1991ko irailaren 29a

Eguneraketa berriak daude