Jolasa bertso jokorako gonbidapena izango da

  • "Ikuskizun bat ez, bertso saioa izatea" du ezaugarri aurtengo Bertso Egunak. 12 bertsolarik hartuko dute parte larunbat arratsaldeko Donostiako Kursaaleko saioan. Eguerdian kalean eta afaritan ere ez da faltako bertsorik. Sarrerak eskuratzeko aukera bada oraindik.


2015eko urtarrilaren 27an - 13:24
Azken eguneraketa: 2015-01-28 09:12:40

Egun osoko egitaraua aurkeztu dute gaur eguerdian. Hona hemen aurtengo Bertso Egunean arituko diren bertsolariak:

12:00 Donostiako kaleetan: Bretxan, Konstituzio plazan eta Ikatz kalean

Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Eneko Fernandez, Arrate Illaro, Xabi Igoa, Nahikari Gabilondo, Ander Elortegi, Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus. Saio bana egingo dute Bretxako merkatu kanpoan, Konstituzio plazan eta Ikatz kalean.

18:00 Ekitaldi nagusia Kursaaleko Areto Nagusian

Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.

21:00 Afaria eta festa Manteo kiroldegian

Bat-bateko saioetan arituko dira kantuan Jone Uria, Beñat Gaztelumendi, Xebastian Lizaso, Irati Anda eta Fredi Paia. Ondoren Bat-batean ikuskizuna eskainiko du Oskar Estangak.

Telebistan eta interneten ikusgai

Arratsaldeko saioaren zuzeneko emankizuna egingo du www.bertsoa.com atariak. Eta ETB1 katean ikusi ahalko da osorik 22:00etan.

Sarrerak salgai

Afaritarako bada nahikoa sarrera oraindik eta ekitaldirako 500 sarrera gelditzen dira. ostirala bitartean www.bertsosarrerak.eus helbidean erosi daitezke. Sarrerarik gelditzen bada egunean bertan arratsaldeko lauretan zabalduko da Kursaaleko leihatila.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-04-09 | Bertsozale.eus
Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.


2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


Eguneraketa berriak daude