Islandia eta euskal baleazaleak: iraganera bidaia hamabost argazkitan

  • Islandian oraindik geratzen da euskal baleazaleen aztarnarik, baita duela 400 urteko triskantzaren oroimenik ere. Bertako buruzagi baten aginduz hil zituzten hainbat arrantzale euskaldun, eta erreportaje honetan kontatu dizugu gertaturikoa. Argazkion bidez iraganean atzera egin eta irla hartan barrena bidaiatzeko proposamena duzu oraingoa.


2016ko urtarrilaren 11n - 14:46

 

Ísafjörður-eko hondartza, fiordora daraman ateari begira.

 

Islandiako arrantza portu garrantzitsuenetako bat da egun Ísafjörður.

 

Ísafjörður-eko itsas museoa VIII. mendeko eraikin batean dago kokatua.

 

Bolungarvík herria, eta lehenengo planoan Ósvör itsas museoa.

 

Pingeyrin babestu zen, ihesean, euskal baleazaleen taldeetako bat. 

 

Ísafjarðardjúp fiordoa inguratzen duten gailur elurtuak. 

 

Pingeyri-ko haurrek argi ordu amaigabeak probesten dituzte kalean jolasteko.

 

AEðey uhartearen inguruetan hil zituzten Martin Villafrankakoa bera eta beste hainbat euskaldun.

 

Steingrímsfjörður fiordoko abeletxe bat, Strandir-eko eskualdean.

 

Strákatangi istmoan dago euskal balea estazioaren aztarnategi garrantzitsuena.

 

Aztarnategian hainbat eraikinen arrastoak eta balearen olioa lantzeko labea aurkitu dituzte, besteak beste.

 

Robert, baleak ikusteko bisitak gidatzen dituen gizon islandiarra, talaian.

 

Húsavík izeneko herria da baleak ikusteko hiriburua Islandian.

 

Islandiako Unibertsitateko Árni Magnússon Institutuan daude gordeta euskara-islandiera hiztegiak.

 

Hitz sueltoak ez ezik, hiztegiotan esaldien itzulpenak ere badaude.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bale arrantzaleak
Baleen galbiderako lehen kolpea

Lekeitio eta Ondarroa, 1623ko martxoaren 11. Bi herrietako arrantzale kofradiek hitzarmena sinatu zuten biek batera harrapatutako balea elkarren artean banatzeko.


2020-05-05 | Goiena
Ternua eta euskaldunen arteko harremanak ikertu zituen Selma Huxley hil da

Euskaldunon iraganean bilatzeko artxiboz artxibo ibilitako ikerlaria zen Selma Huxley Barkham. Euskal Herria eta Kanadako itsas historiaren alorrean lan handia egindakoa. 1973ko uztailean heldu zen Oñatira, artxibo aberatsak erakarrita, eta bertan bizi izan zen 20 urtez,... [+]


Euskaldunak eta itsasoak
Ternuako itsasertzetik euskal portuetara

Gure herriaren historia eta memoria beste ikuspegi batetik landu eta garatu asmoz, itsasora begira jarri gara azken urteotan euskaldunok, historiografia handietatik haratago, bestelako iragan baten trazuak arakatuz. Berreskuratzen ari garen memoria honetan ordea, kontakizun... [+]


Eguneraketa berriak daude