Iruzur autonomiko berririk ez! Euskal Herriak askatasuna!

  • Euskal Herriak pairatzen duen marko juridiko-politikoa zapalkuntza mantenduz erreformatzea planteatuta dago testuinguru politikoan. Horren adibide esanguratsuena EAEko autonomi estatutua berritzeko eztabaida da, non eragile desberdinak haien posizioa agertzen ari diren. Gasteizko sasi-legebiltzarreko indar guztiak proposamenak aurkezten dabiltza eta denen edukia berdina ez bada ere, guztiek zilegiztatzen dute egungo markoa eta guztiak daude kokatuta erreforma estatutarioaren eskeman.

Horren aurrean azpimarratu beharra dago marko hori gure herriaren nazio ukapenean eta frantziar eta espainiar estatuen okupazioan oinarritzen dela. Gure herrian ez da posible “demokrazian sakontzeko” prozesurik, gure herriak ez duelako marko demokratikorik. Ez “kalitate eskasekorik” eta ez “kalitatezkorik”. Gure herria zapalduta dago.

Duela lau hamarkada espainiar estatuak burutu zuen erreformaren ondoren, nazio ukapeneko marko juridiko-politiko hori zatiketa administratibo hirukoitz batez gauzatu da. Batetik frantziar estatuak, inolako ezagupenik gabe, Pirinio Atlantiko izeneko departamenduan zapaldu, ukatu eta hiltzen du menpean duen Euskal Herria. Bestetik, espainiar estatuaren menpeko lurraldeak bi eremu autonomikotan bereiztuta daude.

Euskal Herriari, bere burujabetasuna ukatuz, marko autonomiko espainola inposatu zitzaion. Horrela, Hego Euskal Herria zatitu eta konpetentzia zenbait emanez, garai hartan indartsua zen askapen borroka eta herriaren askatasun egarria indargabetu nahi izan zuten.

Asmo horietan espainiar botereek bidelagun izan zituzten EAJ eta Euskadiko Ezkerra alderdiak eta ELA sindikatua. Indar horiek iruzur eginez aurkeztu zuten gure herria menpeko mantendu eta zatitzen duen marko hori: burujabetzaren bidean urrats bat zela edota presoak kalera aterako zirela saldu zuten besteak beste.

Era horretan, Madrileko botereguneetan egositako autonomia baskongadoari “Gernikako estatutu” deitu zioten eta 1979ko urriaren 25ean onarpen erreferenduma burutu zen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian.

Operazio horrek ordea ez zuen euskal nazio askapen borroka irentsi. Herri euskaldunaren sektore kontzientziatu eta borrokalarienek hasieratik salatu zuten iruzur autonomikoa eta ez zioten zilegitasunik aitortu espainiar okupaziopean eta baldintza demokratikorik gabe buruturiko galdeketa hari. Euskal Herriaren nazio askapenaren aldeko indarrek abstentzioa eskatu zuten (%43koa izan zen) eta ez zuten onartu espainiar konstituziotik eratorritako marko partizionista.

Alderantziz, euskal sektore herrikoiek borroka irmoa garatu zuten marko juridiko-politiko hori higatuz eta bere funtzio asimilatzailea agerraraziz.

Borroka horri esker eredu autonomikoa krisialdira eraman zen eta duela bi hamarkada, 1997an, ELAk hiltzat jo zuen estatutu baskongadoa.

Baina autonomismoa lurperatu eta soberanismoaren aroa izan behar omen zuena, bi hamarkada geroago, autonomismo baskongadoaren berpiztean eta nazio askapenaren krisialdian bilakatu da.

Horren erakusle argiena da EH Bildu alderdia orain EAEko markoa onartzera igaro eta estatutu erreformaren proiektuan murgiltzea. Horretan gelditu da batzuek aipatzen zuten “prozesu independentista”. Menperakuntza autonomikoari “autogobernu” deitu diote EH Bildutik, noiz eta Katalunian gertaturikoak estatu okupatzaileak espainiar autonomiengan duen boterea erabatekoa dela frogatu duenean. Katalunian gertaturikoak argiki erakutsi duenean EAJ espainiar estatuaren aliatu anti-independentista maltzurrenetakoa dela, EAJrekiko elkarlana lehenesten du EH Bilduk (espainiar proiektuaren parte eta tresna den Podemos alderdian ere itxaropena jarriz). Eta Katalunian gertaturikoak azaleratu duenean ezein autodeterminazio espainiar markoaren baitan ezinezkoa dela, “erabakitzeko eskubidea” planteatzen du EH Bilduk autonomia baskongado berrituarentzat.

Elementu horiekin, Euskal Elkargo delakoa ontzat emanez eta EAE eta NFEko estatutu erreformen bidez, Euskal Herriaren zapalkuntza gainditzen ez duen prozesu iruzurti berri bat dago planteatuta. Eta duela lau hamarkada bezala, okupaziopean eta baldintza demokratikorik gabe, hautesontziak baliatu nahiko dituzte erreforma hori zilegiztatzeko.

Esan bezala duela 40 urte euskal langile eta sektore herrikoiok ez genuen iruzur autonomikoa onartu. Gure oposizioa agertu eta nazio askapenaren alde jarraitu genuen. Gaur, erabateko asimilazioan erori nahi ez badugu, funtsezkoa da tinkotasun berdina agertzea. Estatutismo baskongadoaren lerroetara igaro berri direnek gauzak “pixkanaka” lortzen direla salduko dute, ez dagoela beste biderik ... EAJk bere garaian bezala. Eta “pixkanaka” Euskal Herriak pairatzen duena, zapalkuntza beharrean, demokrazia eta elkarbizitza dela sinestaraziko dute.

Horregatik hain zuzen garrantzia handikoa da, hemen eta orain, neo-estatutismoaren aurkako herri oposizioa agertzea. Gure isiltasun eta pasibitateak ondorio larriak lituzke eta zapalkuntzaren normalizazioa elikatuko luke. Une zail eta gogorretan da inoiz baino beharrezkoagoa konpromiso abertzalea.

Hori dela eta jakinarazten dugu Gure Esku Dago-k ikuspegi estatutista baskongadoaren baitan antolaturiko giza katean ez dugula parte hartuko, baina etxean gelditu ordez, gure irakurketa eta aldarria kalera ateratzeko borondatea dugula. Iruzur neo-estatutistaren aurka eta nazio askapenaren alde.

Bidali zure iritzi artikuluak iritziak@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-21 | Nekane Txapartegi
Borrokak lotu nahian

Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...

Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]


2025-05-21 | Castillo Suárez
Bihotzeko pitzadurak

Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]


2025-05-21 | Iñaki Murua
Aldia itzalaz erditu zenekoa

Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]


2025-05-21 | Tere Maldonado
Pedagogismoa

Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]


Nazioaren pendulua, han eta hemen

Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]


Teknologia
Adimen kolektiboa

Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]


2025-05-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkiitektura
Biobio

Bio etiketadun sagar edo tomate bat erosten dugunean, sagar edo tomateari osasungarri hitza lotzen diogu eta lurra zaintzen ari den nekazaria irudikatu dezakegu. Lurraren zaintzari jarritako mimoagatik, erosketaren prezio altua ulerkorra egiten zaigu. Sagarraren erosketak... [+]


2025-05-21 | June Fernández
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Marioker guztiok nola, erreferenteen egarri nintzen nerabezaroan, bisexuala nintzela onartzeko prozesuan, eta bakan batzuk topatu nituen: Skin, Skunk Anansieren kantaria (tartean ez nekien bisexuala zenik, baina radarrak funtzionatzen zidan), Lucía Etxebarriaren Beatriz y... [+]


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Objektu anti-kulturalak

Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]


Iluntasuna argitu beharraz

Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude