Ikasleek greba orokorra deitu dute urriaren 11rako Hego Euskal Herrian

  • Urriaren 11n greba orokorra egingo dute Hego Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako ikasleek Europako Banku Zentralaren eta Espainiako Gobernuak egindako murrizketen aurka. Ikasle mugimenduetako ordezkarien esanetan, PPren gobernuak ezarritako neurriak hezkuntzaren "pribatizazioa eta elitizazioa" ekarriko dute.


2012ko irailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Hezkuntzan eta gainerako arloetan egin diren murrizketak salatzeko deitu dute greba ikasleek eta bestelako gizarte eredu bat eskatuko dute. Ikasle mugimenduetako ordezkariek adierazi dute eskolak herritarra, laikoa, ez-patriarkala, duina eta nazio bakoitzaren hizkuntza eta kultur eskubideak errespetatu behar dituena izan behar duela. Madrilen, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren aurrean egin duten agerraldian greba orokorra Europako Banku Zentralaren eta Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketen kontra eta herrien subiranotasuna eskatzeko egingo dutela adierazi dute.

Orotara greba bateratu bat egitearen alde honako erakundeak agertu dira: Ikasle Abertzaleak, SEPC Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans,Yesca, SAT Sindicato Andaluz de Trabajadores, AGIR, Jaleo, Darréu, Estudiants Independentistas y Revolucionarias d'Aragon, Liga Estudantil Galega eta Regüelta Cantabria. 

Ikasle mugimenduetako ordezkariek salatu dute Espainiako Gobernuaren erabakiak "inongo lotsarik gabe" aplikatzen ari direla administrazioetako gobernuen babesarekin, eta Europako Batasunak "inposatutako" neurriekin herritarrak babesik gabe daudela.

Ikusi grebari buruzko webgunea eta Twitter kontua.


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude