Ikasle presoen aldeko elkartasun asteak egingo dituzte abenduaren 13tik 16ra hainbat campusetan

  • Ibaetan eta Leioan solasaldiak eskainiko dituzte besteak beste, Ikasle Abertzaleek eta PREST Presoen Aldeko Sostengu Taldeak antolatuta.

Topatu.eus @topatu_eus
2016ko abenduaren 06a

Hainbat preso ohik "kalera, kalera" mobilizazio astea deitu dute hurrengo asterako Euskal Herriko hainbat txokotan. Ikasleek, bada, ikasle presoak klasera ekartzeko hainbat jardunaldi antolatu dituzte abenduaren 13tik 16ra bitartean. Ibaetan, Ikasle Abertzaleek deituta solasaldiak, hitzaldiak eta bazkaria egingo dituzte. Besteak beste, Gazteak Kalean dinamikako kideek hitz egingo dute, baita preso ohi batek eta Gasteizko campusean presoen aldeko taldean ibilitako ikasle batek.

Leioako egitaraua PREST Presoen Aldeko Sostengu Taldeak antolatu du. Laster zabalduko dute.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Unibertsitatea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-22 | Reyes Ilintxeta
"Direna izatea baimentzen zaien lehen belaunaldia dira haur transexualak"

Urteak daramatza lanean UEUko Nafarroako arduradun, askotan korrontearen kontra, unibertsitate horren balioen alde. Duintasun eta identitateen aldeko beste ekimen handi batean dabil buru-belarri: bere haur txikiena bezala, transexualitate egoeran dauden haurren eskubideak aldarrikatzen ditu Chrysallis Elkartetik.


Unibertsitatea ia doan, ikasgaiak gaindituz gero

Berrikuntza inportantearekin hasi dute ikasturtea Andaluziako unibertsitate publikoetan: hemendik aurrera, gainditutako kredituen %99 administrazioak ordainduko ditu, ez ikasleak. Hala, ikasgai guztiak gainditu dituen ikasleak, 60 kredituko ikasturteagatik 757 euroko matrikula ordaindu beharrean 7,6 euro inguru ordainduko ditu.


2017-09-07 | ARGIA
EHUren kolaborazioak industria militarrarekin eta Espainiako Defentsa Ministerioarekin

Gasteizkoak kolektiboak EHUk industria militarrarekin eta Espainiako Defentsa Ministerioarekin dituen harremanak agerian jarri ditu, iturri ofizialetan argitaratutako informazioa ezagutzera emanaz.


2017-09-05 | ARGIA
Espainiar armadako jenerala hizlari EHUko Udako Ikastaroetan

Zeresan ugari eragin du EHUko Udako Ikastaroen barruan irailaren 4 eta 5ean egindako Europaren segurtasuna eta defentsa saioak. Gutxienez Espainiako ejertzitoko bost militarrek hartu dute parte horretan. Lehenbiziko hizlaria Juan Antonio Moliner Lurreko Armadako jenerala izan zen, astelehen goizean.


2017-08-30 | Hiruka .eus
Kataluniako erreferenduma babesteko sinadurak biltzen ari dira EHUko hainbat irakasle

EHUko irakasle talde bat eta euskal gehiengo sindikala urriaren 1ean Katalunian egitekoa den erreferendumarekiko elkartasun-adierazpena bultzatzen dabiltza.


Saudi Arabiako erregimenarekin 2013tik negozioak dituela aitortu du Mondragon Unibertsitateak

Korporazioak azaldu duenez, hezkuntza arloko "negozio txikiak" dira Saudi Arabian dituztenak, "politikarekin lotuta ez daudenak". Gainera, joan zen urtarrilean Saud dinastiarekin eta Espainiako erregearekin Riad-en batzartu zirela aitortu du.


2017-08-24 | Estitxu Eizagirre
Bertsotan kantakerak hitzaren adierazkortasunean duen eraginaz

Ainhoa Aizpuruak “Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak” hitzaldia eskaini du Bertsozale Elkarteak eta EHUk antolatutako “Bertsolarien kantaera eta sormena” udako ikastaroetan.


2017-07-16 | Edu Zelaieta
01/01/4000

Goian duzuen data, eta duzuen eran, da nik EHUrekin indarrean dudan kontratuaren epemuga. Data txundigarria mesedez egiaztatzeko eskatu diot saileko idazkariari, ikerketa-proiektu baterako bete beharreko paperak tarteko, datu ofizial hori jakin beharra baitaukat. Data horixe dela berretsi dit idazkariak; koiunturagatik-eta ez naizela bakarra kode hori duen langilea.

Badaezpadako beste kontsulta bat egin eta ondoan, dataren datu miresgarria zuzena dela egiaztatu didate: unibertsitatearen... [+]


"Euskal Wikipedia kantitatez ondo dago; orain erronka kalitatean eta gizarteratzean dago"

“Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia” antolatu du UEUk Udako Ikastaroen baitan. Galder Gonzalez irakaslea eta Aitzol Astigarraga tailerreko arduradunarekin hitz egin dugu.


Eguneraketa berriak daude