argia.eus
INPRIMATU
Ikasle presoen aldeko elkartasun asteak egingo dituzte abenduaren 13tik 16ra hainbat campusetan
  • Ibaetan eta Leioan solasaldiak eskainiko dituzte besteak beste, Ikasle Abertzaleek eta PREST Presoen Aldeko Sostengu Taldeak antolatuta.

Topatu.eus @topatu_eus 2016ko abenduaren 06a

Hainbat preso ohik "kalera, kalera" mobilizazio astea deitu dute hurrengo asterako Euskal Herriko hainbat txokotan. Ikasleek, bada, ikasle presoak klasera ekartzeko hainbat jardunaldi antolatu dituzte abenduaren 13tik 16ra bitartean. Ibaetan, Ikasle Abertzaleek deituta solasaldiak, hitzaldiak eta bazkaria egingo dituzte. Besteak beste, Gazteak Kalean dinamikako kideek hitz egingo dute, baita preso ohi batek eta Gasteizko campusean presoen aldeko taldean ibilitako ikasle batek.

Leioako egitaraua PREST Presoen Aldeko Sostengu Taldeak antolatu du. Laster zabalduko dute.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra