Ibon Fernandez Iradi lasartearrak ia hamar urte daramatza preso. Frantziako espetxe batean dute orain, Lannemezanen, eta duela hiru aste esklerosi anitza duela esan zioten. Lasarte-Oriako Txintxarri aldizkariak elkarrizketa egin dio. Gaixotasunaz mintzo da Iradi, presoen eguneroko bizimoduaz, egoera politikoaz eta 2002ko Santo Tomas eguneko ihesaldiaz.
"Lehen aldiz Ahurti ondoan atxilotu ninduten, Atturri ondotik doan errepide txiki batean", hasi da kontatzen Fernandez, ihesaldiaz galdetzean. "Baionako komisaldegira eraman gintuzten. Ziegak, hiru bat metrotara, aerazio zulo estu bat zuen, ez zen erraza pasatzea, baina hainbat aldiz saiatu eta zartakoren bat hartu ondoren, pasilora pasa nintzen. Kontu handiz, komisaldegiko eskailera nagusira iritsi nintzen ilunpetan, han polizia bat ikusi, eta panel baten atzean gorde behar izan nuen, eskaileretatik jaitsi eta komisaldegi barruko patiora iritsi nintzen, beraien autoak aparkatzen dituzten lekura. Kanpoko hesia jarraituz, komisaldegi atzeko atera iritsi nintzen, salto egin eta kalera!, 2002ko Santo Tomas egunean".
"Nik ez nekien, baina manifestazioa zen egun hartan Baionan, eta sirenak entzuten nituen, polizia gora eta behera zebilen Baionako kaleetan. Komisaldegitik atera eta gutxira, polizia furgoneta bat sirena piztuta niregana zuzenean zetorrela ikusi nuen, eta nik 'akabo, konturatu dituk, a zer zarta pila jaso behar dudana!' pentsatu nuen, baina furgoneta ziztu bizian pasa zen nire albotik. Gaueko ordubiak arte ez omen ziren konturatu, ordura arte ez omen ziren han nengoen egiaztatzera pasa".
"Gero jada leku ziurrean nintzela, lo egin eta irratiko berriak jarri nituen goizeko zazpietan, eta ez zuten ihesaldiaz ezer aipatu. 'Ni hemen nago ba, hau ez da amets bat, ezta?' esaten nion nire buruari. Goizeko zortzietako berrietatik aurrera, ordea, isildu gabe aipatzen hasi ziren ihesaldia".
"Argi nuen ihes egitea ez zidatela barkatuko eta zigor gogorra jarriko zidatela. Horrez gain, 2001ean tiroketa bat izan genuen jendarmeekin, jendarme bat zauritua atera zen, eta horregatik ere zigortu ninduten. Bestalde, bigarren atxiloketarengatik izan nuen azken epaiketan zera izan zen bitxia, fiskalak 20 urteko eskaera egin zuela eta epaileak 30 urtekoa ezarri zidala".
"Beraientzat polizia edo jendarme bat ukitzea, Estatua ukitzea da, eta zigor 'eredugarria' jarri nahi zuten".
Esklerosi anitza
"Duela gutxi berriro ospitalean egon naiz, froga mediku berriak egin eta gaitza zein den jakitea lortu dute. Duela bi aste jaso dut emaitza, eta, ezin esan ona denik, esklerosi anitza dudala esan didate. Bestalde, 2012ko urrian agerraldi edo brote bat izan nuen, eta kortikoideen tratamenduaren ondorioz, infekzio orokorra izan nuen...".
"Hor nabil nire minekin egoerari buelta eman nahian. Hemendik aurrera eta maite dudan pertsona batek esan zidan bezala, esklerosia betirako nirekin biziko denez, bere laguna egin beharko dut, nirekin askotan haserretu ez dadin".
"2011ko urtarrilean hasi ziren nire osasun arazoak. Espetxean gastroenteritis bat zabaldu zen, denek pasa eta sendatzen ziren, ni izan ezik. Gaitzak gorputz erdia harrapatu eta bi astez gurpil-aulki batean egon behar izan nuen, zer zen jakin gabe. Ez zidaten ospitalera froga medikuak egitera eraman nahi. Azkenean salaketa jarri eta irabazi ondoren, ospitalera ateratzea lortu genuen, gaixotasuna hasi eta kasik urte betera. Bizkarrezurreko muinean sei lesio nituela esan zidaten orduan, zer gaitz zen zehaztu gabe".
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.