Atzo arratsaldean atxilotu zuten, Txileko Estatuko Maputxe herriko komunitate batean zegoen euskal militantea. Ostegunero bezala, Maputxe herriaren historia ezagutzeko, eta Maputxeen Mapudungun hizkuntza ezagutzeko, unibertsitateko klasera zihoan militante irundarra. Momentu horretan, unibertsitatean, txiletar polizia agertu, atxilotu eta bere kontra kanporatze agindua zegoela esan zion.
Santiago de Txilera eraman, eta han utzi dute poliziaren esku, Txileko Estatutik kanporatzeko prozedura burutzen den bitartean. Litekeena da, gaur bertan, hango 22:00etan –sei ordu gutxiago dira han–, abioi batean sartu eta Espainiako Estatura bidaltzea. Kimche Mapu Irratian laguntzaile gisa aritu da azken hilabeteetan; hona ekainaren 10ean Oiartzunen Kimche Mapu Irratiaren alde egindako bestaren karietara egindako bideoa:
Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]
Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.
Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.
10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]