Hiztegi eleaniztunak egiteko makina sortu nahi du Bagera elkarteak

  • Hiztegi-makina sortzeko erronka abiatu du Bagera Donostiako Euskaltzaleen elkarteak. 40 hizkuntza jasoko dituzte makina horren bidez sorturiko hiztegiek. Egitasmoa Bagerak eta Donostia 2016k eskuartean duten #Euskarriak proiektuaren parte da.


2016ko urtarrilaren 15ean - 12:06
Egitasmoa Tabakalerako Hirikilabs laborategian garatuko dute. (Arg: Bagera)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hiztegiak inprimatuko dituen makina sortzeaz gain, egitasmoaren bidez pertsonak teknologikoki ahalduntzeko asmoa ere badute. Lehenik eta behin lan-talde bat sortu nahi dute, izaera irekia izango duena. Bageraren arabera, interesa izan dezakeen edonork egin dezake bat, nahiz eta ezagutza espezifikorik ez izan.

Lan saioak otsailetik martxora bitarte egingo dira, Tabakalerako Hirikilabs laborategian. Izena emateko euskarriak2016@bagera.eus helbidera idatzi behar da urtarrilaren 22a baino lehen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia 2016
Eguneraketa berriak daude