Hilabeteko itxialdia egingo dute Usurbilen euskal presoak kaleratzearen alde

  • “Kalera Kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera” euskal preso politikoen aldeko borroka indartzeko ekimena aurkeztu du preso ohi talde batek asteartean Bilbon. Presoen aldeko borrokan “pizgarri” izan nahi du taldeak. Horretarako hainbat ekintza antolatuko dituztela azaldu dute, tartean abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra arte iraungo duen itxialdia Usurbilen.


2016ko azaroaren 09an - 12:29
Itxialdiko aurkezpen kartela.

Hamabost preso ohi inguruz osaturiko iniziatiba berri honek kartzelak husteko bidean “salto kualitatibo bat” eman nahi du. Euskal Herrian zehar izaniko eztabaida ugaritan jasoriko informazio eta iritzien ondorioz sortu dela azaldu dute. Jada jardunean dauden beste eragileekin elkarlanean aritzeko asmoa du taldeak, egingo duten lana hauen osagarri izanik.

Oihana Garmendia taldeko bozeramaileak “herri borrokaren aktibazioa” bilatzen dutela adierazi du, “preso dauden kideak ahalik eta azkarren ateratzeko”. Iniziatibaren izenarekin taldearen helburuak azaldu nahi izan dituzte: “Presoen etxeratzea eta herria kalera irteteko beharra”.

Usurbileko ekintzari abenduaren 10ean emango zaio hasiera, arratsaldeko zazpietan, “Kalera Gunea” irekiz. Eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikoekin hitz egiteko aprobetxatu nahi dute ekintza, gai honetan aurrera egiten jarraitzeko. Urtarrilaren 8an, itxialdiaren amaierarekin batera prentsaurreko masibo bat emango dute, preso eta iheslari ohi ugariren presentziarekin.

Usurbilen egingo duten itxialdiarekin batera hainbat ekintza antolatuko dituztela aurreratu dute, Usurbilen bertan eta baita Euskal Herriko beste hainbat herritan ere:

-Abenduaren 17an mus txapelketa erraldoi bat antolatuko da. Bertan preso adina bikote elkartu nahi dituzte. Egun 358 dira espetxeetan dauden preso politikoak.

-Abenduaren 24an Zaballako presondegira ibilaldia egingo dute.

-Abenduaren 31, urteko azken eguna, Basauri, Martutene eta Lannemezaneko kartzeletara ibilaldiak antolatuko dituzte.

-Urtarrilaren 6an kalejira bat egingo dute Donostian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude