'Herri Unibertsitateari Mozalik ez!' dinamika abian jarri dute Bilbon

  • Mozal Legean oinarrituta 24.535 euro arteko isunak jarri dizkietela azaldu dute ikasle mugimenduko kideek. Hiru ikaslek helegitea jarri dute. Azaroaren 24an protestarako deia zabaldu dute.

Topatu.eus @topatu_eus
2016ko urriaren 06a

Ikasturte hasieran jakinarazi zuten Bilboko ikasleek 24.535 euro arteko isunak jaso zituztela. Mozal legea oinarri hartuta, martxoan San Mamesko Herri Unibertsitatean desalojaturiko 35 ikasleek jaso dute isuna. Horri aurre egiteko Herri Unibertsitateari Mozalik ez! dinamika jarri dute abian. Salatu dutenez, ikasle mugimenduak alternatiben eraikuntzan ematen duen urrats oro da erasotua, eta orain, gainera tresna berriekin: Mozal Legearekin, hain zuzen.

Azaldu dutenez, errepresio hori ez zaio soilik ikasle mugimenduari ezartzen: "Mozal legea Euskal Herriko mugimendu osoari eragiten dion arazo larria da". Adibide gisa jarri dituzte gazte mugimenduko 34 kideri eta Kortxoenea gaztetxea defendatzen aritutako zazpiri jarritako zigorrak. Hala eta guztiz ere, alternatibak eraikitzen segitzeko deia egin dute Bilboko ikasleek: "Herri mugimendua isilduko duzuela uste duzuenoi, argi eta garbi adierazi nahi dizuegu: jai daukazue!".

Azaroaren 24an, protesta EHUko errektoretzako hauteskundeak egingo dituzte azaroaren 24an, eta egun hori baliatuz protestarako deia egin dute Herri Unibertsitateari Mozalik ez! dinamikako kideek. "Ez gaurko errektoretzak, ez biharkoak ez diolako ikasleen eskariei erantzungo; arazoa ez delako errektore hau edo bestea. Arazoa unibertsitate hau edo bestea delako. Beraiek Mozalen Unibertsitatea! Guk Herri Unibertsitatea!".

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Herri Unibertsitatea  |  Bilbo  |  Ikasle mugimendua

Herri Unibertsitatea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-19 | Topatu.eus
2018ko Herri Unibertsitate Nazionala
MULTIMEDIA - erreportajea

Ehunka ikasle bildu dira Donostiako Ibaetan antolaturiko Herri Unibertsitatean, eta manifestazioarekin eman diete bukaera bi eguneko jardunaldiei. EHUk sustatzen duen "hezkuntza kapitalistaren" aurrean proiektu berriak sortzeko deia egin dute.


2018-03-15 | ARGIA
Herri Unibertsitatea, ikasgelak hezkuntza eredu berriaren ernamuin

Donostiako Ibaetako Campusean egiten ari dira aurten Euskal Herriko Herri Nunibertsitate Nazionala. Asteazkenean izan ziren lehen hitzaldi eta blokeak eta ostegunean bigarren egunez jardungo dira "gaur egungo hezkuntza sistemarekin amaitu eta guretzat baliagarri izango den hezkuntza eredu berri bat" sortzeko helburua. Eguerdiko 13:30etan manifestazioa egingo dute Ibatetatik Boulevardera.


Abian da Euskal Herriko Herri Unibertsitatea

"Zapalduoi beharrezkoa zaigu elkartzea, eztabaidatzea, ikastea, harremantzea, borrokatzea; klase batasunaren bidez soilik lortuko baitugu desjabetuona izango den unibertsitatea eta harreman sozial berrien eraikuntza". Asmo horrekin abiatu da Herri Unibertsitate Nazionala, Donostiako Ibaeta campusean. Guztira, 30 hitzaldi eta tailer baino gehiago, "ezagutza propioa garatzea helburu".


Leioako Herri Unibertsitatea 1.eguna
MULTIMEDIA - erreportajea

Martxoaren 5, 6 eta 7an Herri Unibertsitatea egiten ari dira Leioako campusean. Hainbat hitzaldi, mahainguru eta tailer antolatu dute. Hauxe da lehen egunaren laburpena.


Herri unibertsitate nazionala

Bueltan da aurtengoan ere Herri Unibertsitate Nazionala. Jadanik, bost urte igaro dira Herri Uniaren proiektuari ekin geniola Euskal Herriko hainbat kanpusetan. Leioako kanpusean hasi eta zenbait Hego Euskal Herriko kanpusetara zabalduaz, hezkuntza eredu propioa eraikitzea helburu duen proiektu hau. 


2018-03-05 | ARGIA
Otxarkoaga, eskolen ghettifikazioa, Ruandako genozidioa... Herri Unibertsitatean

Herri Unibertsitatearen edizio berri bati ekin diote Leioako campuseko ikasleek, herritik herriarentzat sortutako hezkuntza eredua bultzatzea helburu. Hiru egunez, tailer, hitzaldi eta eztabaida aberasgarri ugari antolatu dituzte.


Zer da Herri Unibertsitatea? Nondik sortu zen? Zein da bere filosofia?
MULTIMEDIA - erreportajea

Herri Unibertsitatearen proiektuari errepasoa egin eta egunerokoan izan dituzten hausnarketak plazaratu dituzte ikasle batzuen iritzien bitartez. Martxoaren 14 eta 15ean Donostiako Ibaetan egingo dute aurtengo Herri Unibertsitatea.


Leioako Herri Unibertsitatea barrutik
MULTIMEDIA - erreportajea

Leioako campusean ikasleek antolatutako Herri Unibertsitatea antolatzeko lanak eta ekimenaren nondik norakoak jaso dituzte bideo honetan.


2017-02-27 | Jose Castillo
Teilatuan ikasi genuen gaua

EHUko errektore Nekane Balluerkak adierazi duenez, asteazken gauean San Mamesen Herri Unibertsitatea babesteko asmoz teilatuan eutsi genion 203 ikasleon aurka salaketa aurkeztuko du. Komunikabide gehienek, beste behin ere, arreta eskaini diote hondatutako bi vending makina eta hainbat altzariri, benetan funtsezkoa eta kezkagarria den albistea ezkutatuz: EHUk, asteazken gauean, publikoak diren espazioak formakuntza kritiko eta kolektiborako erabiltzen ari ziren ikasleak kaleratu zituela.


Ingeniaritza Eskolako zuzendariaren dimisioa eskatu dute Herri Unibertsitatearen antolatzaileek

Ostegun goizaldean Ertzaintzak EHUko San Mamesko kanpuseko Herri Unibertsitatea hustu zuen. EHUk “arauak apurtzea” egotzi die ikasleei. Horiek Ingeniaritza Eskolako zuzendariaren dimisioa eta “Errektoretza publikoki kokatzea” eskatu dute, besteak beste.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude