Herri kulturen aldeko brindisa deitu dute Donostiako Piratek 2016aren inaugurazio egunean

  • 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren inaugurazio egun nagusian, Donostiako Piratek herri kulturen aldeko brindisa deitu dute larunbatean 18:00etan. Horretarako Donostiako norbanako, elkarte eta mugimduei gonbidapena egin die hasiera batean Boulevarrean egitekoak ziren eta azkenean Alderdi Ederrera mugitu duten ekimenerako.


2016ko urtarrilaren 22an - 13:43

Asteburuan hainbat hedabidetan argitaratu duten "2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu" iritzi artikuluaren bidez eman dute honen berri. Bertan, 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren barnean ekimen interesgarriak daudela adierazi eta kultur eragileei zorte ona opa ostean, adierazi dute kultur ereduen arteko elkarbizitza arauak "boterea duenak" jartzen dituela, Kortxoenea Gaztetxearen eraisketarekin argi geratu denez beren ustez.

"Nabarmena da DSS2016.EU egitasmoa ez dela Donostiako kultur eragileon ekimenez sortutako proiektua; goitik behera datorren eskema bati erantzuten dio, eta, horren guztiaren atzean, kulturak zenbaterainoko garrantzia duen zalantzagarria zaigu", diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia 2016
Kulturak hiria eraldatu nahi izan zuen urtea

Urteak igaro genituen “Donostia 2016” entzuten. Europako kultur hiriburua, herritarren energia olatua, elkarbizitzaren kultura... Hitz handien atzean, krisiz eta gatazkez betetako prozesua izan zen. Nork ez du oroitzen Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirreren arteko... [+]


2016: kultura aitzakia gisa erabili zen urtea?

Atzera begira, inork gutxik uste du 2016ak bere helburu kulturalak bete zituenik. Kontrara, ordutik hona, hiriaren turistifikazio masiboaren erantzuleetako baten moduan ikusten dute askok egitasmoa. Baina zer zioten garaian hiriburutzaren kontrakoek? Izan al du hiriburutzak... [+]


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat... [+]


Donostia 2016k eragindako diru sarrerek apenas berdindu dute proiektuaren aurrekontua, datu ofizialen arabera

Donostiako Udalak eta Donostia 2016 kultur hiriburuaren zuzendaritzak kalkulatu dute kultur hiriburuak 47,1 milioi euro utzi dituela hiriko ehundura ekonomikoan. Kultur hiriburuaren aurrekontua 46,8 milioi eurokoa zela.


Donostia 2016: amaitu da festa

Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.


Eguneraketa berriak daude