“Herri bat, hainbat jatorri” ekimena abiatu dute Oñatin

  • “Herri bat, hainbat jatorri” ekimena abiatu dute Oñatiko Auzokok Antixenako Gaztetxearekin batera. Oñati osatzen duten herritarren kultura eta jatorri aniztasunetik abiatuta elkar ezagutzea du helburu, eta lau hilabetetan zehar hedatuko da, martxoan hasita.


2018ko martxoaren 19an - 10:04
"Herri bat, hainbat jatorri" ekimenaren kartel orokorra
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iaz afari ireki pakistandarra antolatu zuen Oñatiko Auzokok Antixena Gaztetxean , eta hortik tiraka sortu dute “Herri bat, hainbat jatorri” ekimena. Datozen lau hilabeteetan lau herrialdetako afariak prestatu eta herrialde horien inguruko solasaldiak aurkeztuko dituzte, Gaztetxean. Herrialdea eta herrikideak sakonago ezagutzeko aukera eman asmo dute.

Martxoan Paraguairen txanda izango da, eta hilaren 19an, astelehenean, herrialdearen aurkezpena egingo dute. Ostegunean izango da afaria.

Apirilean Saharak hartuko du lekukoa, maiatzean Nepalek, eta ekainean Dominikar Errepublikak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
2025eko otsailaren 26
Teknologia
Suaren inguruan

2021eko uztailaren 25
“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Eguneraketa berriak daude