Haurtzaroan identitatea ukatu zitzaien heldu transexualen %41 saiatu da bere buruaz beste egiten

  • Haur transexualen errealitatea ikusgarri egiteko kanpaina jarri du abian Chrysallis Euskal Herria taldeak. Facebook sare sozialak zentsuratu egin du elkarteak erabilitako irudia.


2017ko urtarrilaren 10ean - 11:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Chrysallis-en iritziz, pertsona transexualen bizi-kalitatea eta zoriontasuna gizartearen onarpenaren menpe dago. Izan ere, identitatea ukatu zaienen suizidio saiakera-tasa %41ekoa dela azaldu du elkarteak; aldiz, onarpena jaso duten pertsona transexualen bizi eta zoriontasun kalitate adierazleak gainontzeko biztanleriarenaren antzekoak dira.  

Gizartearen onarpenak duen garrantziaz jabetuta, haur transexualen errealitatea ezagutarazteko kanpaina jarri du abian elkarteak, Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak lelopean. Horretarako, kartelak jarri dituzte EAEko eta Nafarroako hiriburuetako metro eta autobus geltokietan. Bestalde, elkarteak salatu du Facebook sare sozialak zentsuratu egin duela kanpainan erabili duten irudia. Aldi berean argazki hori ahalik eta gehien zabaltzeko eskatu du, transexualitatea ikusgarri egitearen garrantzia azpimarratuz.  

Haurra bere burua izendatzeko gai denean ezagutu daiteke bere identitatea, eta ikerketen arabera, hori bi urte inguru dituenean gertatzen da. Jaiotzean genitalen arabera esleitu zaion sexua ez badator bat pertsona horrek sentitzen duenarekin, transexualitate egoera dagoela esaten da.

Egoera horretan dagoen mutil edo neska batek behar duena bere ingurukoen onarpen eta maitasuna dela azaldu du Chrysallis-ek, eta horretarako hezkuntza zein osasun arloko langile eta gizarte osoaren laguntza beharrezkoa dela gaineratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2025eko apirilaren 30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

2024ko maiatzaren 2
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Eguneraketa berriak daude