Bi gurasoak edo bietako bat kartzelan duten ume zein gazteen errealitatea pantailara hurbilduko du astearteko saioan Ur Handitan programak. Dispertsioaren ondorioak pairatzen dituzten zortzi protagonisten istorioak bildu dituzte.
Hitza hartu duten hainbat gazte kartzelan jaiotakoak dira. Beste batzuk, aldiz, ez dute ama edo aita sekula kalean ikusi. Dena dela, modu batera edo bestera, guztiek dute lotura zuzena espetxearekin. Besteak beste, bidaietako sama, egunerokotasunean egoera honek nola eragiten dien edo gurasoen hutsuneak zer suposatzen duen galdegingo die Xabier Madariaga aurkezleak. Gaueko 22:30etan izango da saioa ETB1ean, eta eitb.eus atarian ere ikusgai egongo da.
Euskal preso eta euren senideek pairatzen duten egoera salatzeko, manifestazioa egingo da larunbatean, urtarrilaren 13an, Bilbon Sare Herri Plataformak antolatuta. “Prest gaude” lelopean, dispertsioarekin amaitzeko eskatuko dute. Herritarrei dei egin die manifestazioan parte hartzera, eta “ziklo berri bat” eraikitzeko gizartea “gatazkaren konponbidea” izan dadila espero dute antolatzaileek.
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.
EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.
(H)itzartu EITB ekimenak maiatzaren 20rako elkarretaratzea deitu du, Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz! lelopean. Ekimenaren ustez ikus-entzunezkoen eskaintzak garrantzi handia du hizkuntza biziberritzeko, eta salatu dute gaur egungo ikus-entzunezkoen politikak... [+]
Espainiako Gobernuaren 2022ko aurrekontuak babestu zituen EH Bilduk, besteak beste, ETB3 Nafarroa guztira zabaltzeko akordioa sinatuta. Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu du PSOEk ez duela hitza bete eta EH Bilduk ez duela presiorik egin.
Inor ez al doa bolantean? Hego Euskal Herrian, behintzat, badirudi euskal soufflearen hustuketak ez duela ez etenik, ez azkenik.
Gaur egungo ume eta nerabeek euskal gizartean ikusten dutena da asimilazio handi bat eta kontrakotasun gutxi. Ez dute ezer hutsetik asmatzen,... [+]
Ados Pilota klubak salatu du ETBk ez duela larunbatean abiatuko den Binakako Txapelketaren partidarik emango eta, ondorioz, Eusko Labelek ez duela txapelketa babestuko.
EITBko zuzendari nagusiak idatziz erantzun dio EH Bilduk luzatutako galderari: “Nola ulertu azkeneko lau hilabeteetan ETBn helduentzako pelikula bakar bat ere emititu ez izana euskaraz eta aldiz gazteleraz 130 film eman izana?”. EITBren erantzun “lauso eta... [+]
30 urte ospatu ditu Euskal Telebistan zabaltzen den Iparraldearen Orena berri tarteak. Joan den irailaren 22an saio berezi bat eman zuten urtemuga kari, lehengo eta oraingo kazetariak bilduz.