"Bi urteko kartzela zigorra eskatzen didate txio batzuk idazteagatik"

  • Alfredo Remirez @erreharria izenarekin ezagutzen da sare sozialetan. 2015eko maiatzean "Araña operazioaren" hirugarren fasean atxilotu zuten sare sozialetan idazteagatik. Otsailaren 27an ekingo diote bere aurkako epaiketari eta bi urteko kartzela zigorraz gain, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzen diote txio batzuk idazteagatik.


2016ko abenduaren 20an - 12:41

Txio batzuengatik kartzelara joateko arriskuan zaude.

Bai, txio batzuetan oinarritzen dute nire aurkako epaiketa, baina nire ustez beste gauza batzuk dituzte nire kontra. Ez dugu ildo ofiziala jarraitzen eta beti berdinek kobratzen dugu. Perfil ezkertiarra dutenen aurka doaz beti.

Zein da epaiketara begira duzun ikuspuntua?

Zaila da azaltzea, batzuetan ondo irtengo dela uste dut besteetan gaizki. Terrorismoa goratzea leporatzen zait. Orain adibidez, Altsasuko kasua ikusita ez dakit zer esan. Onik ez naiz aterako, hori ziur. Noraino iritsiko den edo zein izango den zigorra ikusteko dago, baina ziurra da garbi ez naizela irtengo.

Horrelakorik gerta litzaizukeela pentsatu duzu inoiz?

Ez, ez nuen inoiz pentsatuko. Nik egin dudana kalean egotea da. Niri argazkiak ateratzea gustatzen zait eta eragile desberdinen ekintzetan hartu dut parte era honetan. Ez dut uste horrelako “marroi” bat jateko ezer egin dudanik.

"Araña operazioa" nola bizi izan zenuen?

Hasiera batean edozein arrazoirengatik eraman nindutela uste nuen, kontuan izanik ez zigutela gure aurka zituzten karguen berri eman. Ez nuen ideiarik. Bilboko La Salve polizia-etxean atxiloketaren zergatia azaldu zidatenean lasaitu egin nintzen. Gehienbat ez nindutela Madrilera eramango jakin nuelako.

Ez zait normala iruditzen bi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzea txio batzuk idazteagatik.

Ezagutzen zuten zuk idazten zenuena.

Harritu egiten nau zer nolako kontrolpean mantentzen gaituzten ni bezalakoak, idazteagatik bakarrik. Ez zait normala iruditzen bi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzea txio batzuk idazteagatik. Adierazpen askatasuna, hori da kontua.

Jakinarazpena iritsi aurretik urduritasunez bizi izan zarela adierazi duzu sare sozialetan.

Duela urte bat baino gehiago atxilotu gintuzten. Nik bizitza bat dut eta eguneroko bat. Postaria dator eta uste duzu jakinarazpena ekarriko dizula. Ez dauka, baina susto bat hartu duzu. Antsietate apur bat izan dut, ezinegona. Badakizu etorriko dela baina ez dator. Hori ere zigorra da bere horretan.

Egun hauetan shock egoeran nago. Jakinarazpena iritsita gauzak argiago ikusten dira, badatorrela otsailaren 27a. Ikusten dudana da, idazteagatik jango dudan “marroia”.

Bazarete batzuk "Araña operazioan" atxilotuak izan zinetenak, elkarren artean harremanik mantentzen al duzue?

Bakoitzak epaiketa desberdina izan du edo izango du, beraz, ezin izan dugu estrategia bateratua izan. Halere, elkarren artean harremana izan dugu eta ez Euskal Herrikook bakarrik, estatu mailakoekin ere bai. Andeka Jurado pasa behar da abenduaren 19an epaitegitik eta nire elkartasun osoa adierazi nahi diot. Beste guztiei ere bai.

Babesik jaso duzu inguruan?

Bai eta hori eskertzekoa da. Nire atxiloketa gertatu arte jendeak ez ninduen ezagutzen. Anonimatoan egin izan dut lan, iruditzen zaidalako garrantzitsuena mezua dela eta ez mezularia. Jendeak babesa, elkartasuna eta maitasuna adierazi dizkit.

Lagunak ekitaldiren bat prestatzen ari dira epaiketa gastuei aurre egin ahal izateko, baina aurrerago izango dira. Gastu horiei aurre egiten lagundu nahi duen orok ere egin dezake ES27-3035 0089 12 0890048368 kontu korrontean ekarpenen bat eginda, eskertuko genuke.

Eta sare sozialetan?

Sare sozialetan denetarik dago. Gaur bertan esan didate “zein ondo pasako duzun kartzelan”. Mehatxuak beti egon dira, baina egun hauetan sekulako babesa jaso dut eta eskertzekoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude