Sare sozialetan "terrorismoa" goratzea leporatuta, hainbat lagun atxilotu dituzte

  • Guardia Zibilak gutxienez habi lagun atxilotu ditu asteartean Euskal Herrian, sare sozialetan "terrorismoa goratu" eta "biktimak iraintzea" leporatuta, albiste agentziek jakinarazi dutenez.


2015eko maiatzaren 19an - 09:16

Goizeko 06:30ean etxetik irten denean atxilotu dute kalez jantzitako guardia zibilek gazteetako bat Bilbon.

Aiaraldeak baieztatu du Alfredo Remirez (@erreharria) amurrioarra dela atxilotua. Bilboko La Salveko komisaldegira eraman dute, eta gazteak berak deitu dio familiari atxilotu egin dutela esateko. Komunikaturik egon da atxilo eta 12:00ak inguru askatu dute, Aiaraldearen arabera.

Beste atxilotuetako bat Kaiet Prieto (@kaieto94) barakaldoarra da, Herri Kolorek jakinarazi duenez. Ane Ituño abokatuak Info7 irratiari baieztatu dio Kaiet Prieto Barakaldon eta hirugarren lagun bat, Xabier Arruza, Erromon atxilotu dituela Guardia Zibilak.

Andeka Jurado ere Barakaldon atxilotu dute. Euskadi Irratiaren arabera, Xabier Otero ere atxilotua legoke. Gasteizko Herri Harresiak informatu duenez, dinamika horretan komunikazio lanetan aritu den Jon Egurzegi (@JEgurzegi) ere atxilotu dute.

Tolosaldeko Atariaren arabera, Iker Ibarluzea ibartarra ere atzeman du Guardia Zibilak.

Euskal Herritik kanpo ere bai

Euskal Herrian egindako atxiloketez gain, beste hainbat izan ziren Herrialde Katalanetan eta Espainian.

Bartzelonan hiru pertsona atxilotu zituzten, Valentzian bat, beste bana Segovian eta Pontevedran eta beste bi Madrilen. Madrilen atxilotutakoen artean, askoren arreta deitu du Cesar Strawberryren atxiloketak, Def Con Dos musika taldeko kidea baita.

'Araña' operazioaren hirugarren urratsa

Astearte honetako operazioa ‘Araña’ izenekoaren hirugarren fasea izango litzateke.

Iazko apirilean 21 lagun atxilotu zituzten, haietako hamabost Euskal Herrian; eta azaroan beste hemeretzi, haietako hamaika Euskal Herrian.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude