Hamar urte dira Halloween-en inbasioa hasi zela

  • Orain hamar urte Euskal Herrian ez zen Halloween ia-ospatzen. Domu Santu eguna bai, Arimen gaua toki gutxi batzuetan ere bai. Baina Halloween filmeetako eta telebistako kontu amerikarra zelakoan lasai egiten genuen lo Domu Santu Egunaren inguruan. 2007ko urrian Bilbon, merkekariak saltzen zituen bazar baten eskaparatean ikusi nituen Halloween-eko hainbat traste (plastikozko kalabazak, disfraz ergelak,...) saltzen zituztela. Harritu nintzen. Barrura sartu eta saltzaileari galdetu nion: "Aizu, ikusi ditut erakusleihoan dituzunak, baina hemen saltzen al dira Halloweeneko gauzak?". "Bai horixe!" erantzun zidan gizonak, "Urtetik urtera aurrekoaren bikoitza ekartzen dut eta dena saltzen da!" esan zidan harro.


2017ko urriaren 20an - 15:14
Animen gaua Eibarko Mandiola auzoan. (Arg.: Ane Sarasketa)

Artikulutxo bat idatzi nuen hori kontatuz. Gero etxean atera nuen gaia, eta aitak eman zidan ezustekoa. "Bai, guk ere umetan [50eko hamarkada hasiera], Zizurkilen, baratzetan kalabaza edo arbiak hartu, zulatu, hustu, kandelak jarri, eta bide bazterretan jartzen genituen jendea beldurtzeko". Zur eta lur, gaiaz dokumentatzen hasi nintzen eta blogean joan nintzen nire harridura konpartitzen. Erantzuna harrigarria izan zen, han eta hemen, joan zen agertzen jendea gure aitaren testigantza berdintsuarekin.

Inbasioa eta erresistentzia

Urteotan elkarrizketa ugari egin dizkidate, hainbat hitzaldi eman ditut, artikuluak,... Bi prozesu bateratsu joan dira. Batetik, merkataritza industriaren Halloween inbasioa eremu ia-guztietara iritsi da, eta hiri, herri handi, herri txiki eta auzo, umeek ospatu ala ez, denek badakite zer den. Bestetik, hainbatek euskal tradizioan festa honen, Animen gauaren eta Domu Santu egunaren testigantzak, eske-formulak, mozorro ohiturak eta abarrekoak batu, ezagutzera eman eta bertako ñabardurekin ospatzeko ahaleginak egin dituzte.

Aste honetan Josu Ozaita eta Jaime Altunak, Juan San Martin bekarekin egindako ikerketaren berri eman digute Eibarren. Ikuspegi zabal eta irekia eskaini digute, eta pozgarria da gure begien aurrean gertatzen ari diren aldaketak behatu eta aztertzeko antropologiaren tresnak baliatu dituzten ikertzaileen lana ikustea. Hona gaiari buruzko lotura sorta bat:

Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Folklorea
2023-09-24 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Rodrigo Cuevas

Musika jarraitzailea bazara, Rodrigo Cuevas ezaguna izango zaizu. Gure lurretan gonbidatua izan da, Bilboko Aste Nagusian, Iruñeko Enmusikadas eta Oreretan bukatu berri den Atlantikaldian, eta Erromeriak bira kantatu eta dantzatu dio bere fan talde zabalari. Rodrigo... [+]


2021-12-24 | dantzan.eus
Juan Mari Beltran
“Tradizioa ez da gauza zaharra, tradizioa gauza berriena izan daiteke”

Herri musikari eskaini dio bizitza osoa Juan Mari Beltranek (Donostia, 1947); biltzen, sortzen eta zabaltzen. Haurtzaroan, Etxarri Aranatzen, heldu zien lehenengo musika tresnei eta familiarekin Donostiara mugituta hasi zen han eta hemen txistua astintzen. Dantza taldeetan... [+]


2021-11-12 | dantzan.eus
Iñaki Ahedo eta Xabier Gonzalez: "Interesgarri gertatu zaigu hausnartzea kanpoko ideia batzuk hona inportagarriak ote diren"

Estoniar lagun batek Iñaki Ahedori bidalitako postal bateko seilua da "Nondik nora folklorea?" erakusketaren abiapuntua. 1995. urtetik ari da seiluak biltzen, eta 2019an publikoari erakusteko aukera sortu zen Eusko Lorak dantza taldeak antolatutako erakusketaren... [+]


Joxemiel Bidadorren artikuluen bilduma bat publikatu du Pamiela argitaletxeak

Nabarrikadas. Historia y folclore de Navarra izeneko liburua Joxemiel Bidadorrek Diario de Noticias-en 1999 eta 2002 artean idatzitako artikuluen bilduma bat da.


Gurutzi Arregi hil da, Bizkaiko ondare immateriala jaso zuen etnografoa

Euskal herri kulturari ekarpen handia egin zion Gurutzi Arregi Azpeitia (Lemoa 1936, Zornotza 2020) etnografoa asteazken goizaldean hil da 84 urterekin.  Besteak beste, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren koordinatzaile izan zen.  Durangoko kultur mugimenduetan ere... [+]


Eguneraketa berriak daude