Burlatan atxilotutako zazpi lagunak libre utzi ditu Espainiako Poliziak

  • Tortura salatu eta Estatuko Segurtasun Indarrak "iraintzeagatik" goizean Burlatan atxilotutako zazpi lagunak libre utzi ditu Espainiako Poliziak Iruñeko Chinchilla kaleko komisarian deklarazioa hartu ondoren.


2016ko apirilaren 19an - 09:11
Mural hau margotu zuten atxilotuek (Argazkia: @aagirrezabal)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mikel Otano, Esteban Gota, Itxaso Torregrosa, Saioa Ibiriku, Julia Ibañez, eta Txelui eta Ibai Moreno dira libre geratu direnak. Hala ere, gerta liteke oraindik zortzigarren pertsona bat ere atxilotzea, lanetik ateratzen den unean.

Ez dago guztiz argi operazioaren nondik norakoa, baina bai Burlatan tortura salatzeko egindako pintaketa batekin –argazkian ageri dena– zerikusirik duela. Pintaketa hori birritan egin zen, lehenengoa ezabatua izan baitzen; bigarrengo aldiz egiten ari zirela Espainiako Polizia agertu zen eta zortzi lagun identifikatu zituen, besteak beste gaur atxilotutako guztiak. Horietako hiru –Ibañez eta Txelui eta Ibai Moreno– atxiloturik zegoen bitartean torturak salatu zituen Iker Morenoren ama, aita eta anaia dira.

Askatu ostean Txelui Morenok ARGIAri jakinarazi dionez, "atxiloketa oso suabea izan da. Eskularru zuriz egindako horietakoa. Poliziak ere harrituta zeuden atxiloketarekin eta adierazten ziguten ez zutela berau oso ongi ulertzen". Atxiloketa aginduak ez du inongo epaitegiren agindurik eta, antza, Espainiako Poliziak berak bideratu du.

Salaketaren aginduak dio "Estatuko Segurtasun Indarrak iraintzeagatik" atxilotu dituztela. Orain salaketa Iruñeko Lurralde Auzitegira joango da eta jasotzen duen epaileak erabaki beharko du aurrera egin ala ez. Oso bitxia da polizia operazioa, salatzen den pintaketak ez baitu tortura salaketa inorengana zuzentzen. Hori bai, #aztnugal kanpainarekin lotzen du hitz hori agertuz.

Zabaldu denaren arabera, Txema Noval Burlatako alkatea ere deitu du deklaratzera Espainiako Poliziak. Atxilotuek azaldu dutenez, Burlatako Udalaren baimenaz egin zuten pintaketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.