Galdeketa iragarri du Gure Esku Dagok Goierriko 22 herrietan

  • Goierriko Gure Esku Dagok herri kontsultak egingo dituela jakinarazi du GoiBerrik. Bertan irakur daitekeenez, data oraindik zehaztuta ez badago ere, 2016an, egun berean Goierriko 22 herrietan egin asmo dute galdeketa.


2015eko apirilaren 17an - 09:38

Kalkulatzen dutenez, guztira 50.000 bizilagun inguruk edukiko luke parte hartzeko eskubidea. Galdera oraindik zehaztu ez duten arren, adostasunak lortu behar direla diote. "Prozesuak berak aginduko du zein den".

Urratsak eman nahi dituztela eta erabakiak hartzeko bidea egiten lagundu nahi dutela diote erreportajean parte hartu duten kideek.

Ondorengo herriek osatzen dute Goierri eskualdea: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Urretxu, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga.

 

Ekainaren 21era begira

Gure Esku Dagok ekainaren 21ean ekimen koordinatuak ditu Iruñea, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Baionan. Helburua hautesontzi erraldoiak eginez, euskal herritarrek beren etorkizuna erabaki nahi dutela irudikatzea da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


Eguneraketa berriak daude