Atzo gauerako atxilotu egin zituzten Greenpeace talde ekologistako bederatzi kideak. Egun osoan zehar Frantziako zentral nuklearretan salaketa kanpaina bat egin zuten, eta polizia beren bila ibili zen. Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, datozen urtarrilean epaituko dituzte. Nogent-sur-Seine ko zentral nuklearrean baimenik gabe sartzeagatik juzgatuko dituzte, Alex Perrin fiskalak adierazi duenez. Bederatzi pertsona hauek gaua zaintzapean igaro dute.
900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]
Hegazkinez bidaiatzeak trenean baino bi aldiz merkagoa izaten segitzen du, bataz bestean, Europan. Aldea are handiagoa da bidaia zehatz batzuentzat: Bartzelona-Londres 30 aldiz merkagoa da hegazkinez bidaiatzea; Londres-Bratislava 15,5 aldiz; Viena-Erroma 10 aldiz... [+]
Volkswagen, BMW eta Mercedes-Benz auto ekoizleen aurka egingo dute hainbat talde ekologistek. Krisi klimatikoa elikatzen dutela leporatuta, auzitara eramango dituzte, barne-errekuntzako motordun autoak 2030erako eraikitzeari utz diezaiotela eskatuz. Wintershall Dea... [+]
Lau talde ekologistek duela bi urte abiaturiko prozesua auzitegietara iritsi da: joan den ostegunetik, Frantziako Gobernua epaitzen ari dira Parisko Epaitegi Administratiboan, klima aldaketari aurre egiteko agindutako neurriak ez betetzea leporatuta. Epaia hilabete... [+]
Konfinamendu osteko egoerari begira, garraio publikoetan jende pilaketak saihesteko asmotan auto pribatuak aukera bat direla adierazi du José Luis Ábalos Espainiako garraio ministroak. Talde ekologistak horren aurka agertu dira, Europako beste herrialde batzuen... [+]
2018ko otsailean Bahri Tabuk itsasontzi saudi arabiarraren aurkako protestan parte hartu zuten Greenpeaceko 23 ekintzailek. 200 tona arma kargatzeko asmoa zuela salatu zuten ekintzaileek, eta horietako bederatzik itsasontziaren amarretatik zintzilikatzea lortu zuten. Orain,... [+]
Hamaika urte ditugu, 10+1, klima aldaketaren martxa eroa mantsotzeko. Berandu da, baina ez beranduegi. Lehenagoko egoerara ezin gara itzuli, baina gure esku dago ahalik eta kalte gutxien sortzea, natura kaotikoari neurria hartzen saiatzen garen bitartean. Lorea Flores Hego... [+]
1982an utzi zion baleak merkataritza helburuekin hiltzeari. Beraien ur eremuan arrantzatuko dute, datorren uztailean hasita.
Palma olioa ekoizten duten 25 enpresak oihan tropikaleko 130.000 hektarea baino gehiago suntsitu dituzte hiru urte baino gutxiagoan, Greenpeaceren txosten baten arabera.
Greenpeaceko 22 militante Cruas-Meysseko zentral nuklearrean (Ardècheko departamentuan) sartu dira astearte goizeko seiak aldera, haren segurtasunik eza agerian utzi nahian. Erabilitako erregai erradioaktiboaren biltegietako bateko horman eskegi dute euren burua haietako... [+]
Greenpeaceko hainbat ekintzailek protesta ekintza egin dute Santurtziko portuan, Saudi Arabiara armak bidaltzearen aurka. Arma merkataritzaren ezkutukeria salatu nahi izan dute horrela, baita ohartarazi ere Espainiako Estatuan ez dela legezkoa herritar zibilen aurka erabil... [+]
Espainian opakua da arma esportazioa, eta ezkutukeria hori legediak bermatzen du gainera. Suhiltzaile baten intsumisio keinuari esker jakin genuen Bilboko portutik Saudi Arabiara armak bidali direla, baina normalena bidalketa horiez ezer ez jakitea da. Ez nondik, ez nori, ez... [+]
Greenpeaceko hainbat aktibistak A Coruñako portuan dagoen Medusa ikatz-biltegiaren sarrera blokeatu dute astearte goizean. Modu horretan, bertara zihoan Gas Natural-Fenosa konpainiaren –hura da biltegiaren jabea– kamioi batek bere zama hustea eragotzi dute... [+]
Dakota Acces Pipeline oliobidea eraikitzen ari den enpresak Greenpeace eta beste talde ekologista batzuk salatu ditu 300 milioi dolar eskatuz. Trumpen abokatuak arduratu dira salaketa jartzeaz.
Plastikozko poltsarik gabeko eguna izan da uztailaren 3a, eta Greenpeacek oharra kaleratu du data horri lotuta: Europan urtean erabilera bakarreko plastikozko 100.000 milioi poltsa erabiltzen direla azaldu du, eta %7 bakarrik heltzen direla birziklatzera. Kalkulatzen da 8.000... [+]