Parafasia hizketaren nahasmendu bat da, eta zehazki esateko, hitz baten ordez beste bat edo batzuk erabiltzea, gauza bera adierazten ez dutenak. Kalte zerebral batek eragindakoa izan ohi da parafasia; pertsonak, zailtasuna gainditu ahal izateko, ordezko hitz batzuk erabiltzen ditu, hizketarako ahaleginean.
Denbora asko ez dela bisitatu dugu Salamancako Memoria Historikoko Dokumentu Zentroa, hantxe daude Eusko Jaurlaritzaren gerra zibileko artxiboak. Gerra aurreko dokumentuak behatuz, ondorioztatu dugu, gure herrialdean, euskal nazionalismoa prozesu parafasiko bat jasaten ari dela, zalantzarik gabe mezu eta politikekin zerikusia duena, beren erakunde edo alderdien liderrek antolatua.
Gerra aurreko EAJren militante eta zaleek beren burua abertzale izendatzen zuten. Euren arteko harremana aberkide estimatu edo maite esanez egiten zuten. Abertzale da bere aberria biziki maite duena eta lan egiten duena eta are bere bizia arriskuan jartzeko prest dagoena hura defendatzeko. Horrela erakutsi zuten gudari haiek 1936ko guduan.
Gerraostean, EAJko kideek abertzale edo aberkide terminoa baztertu zuten eta alderdikide izena hartzen hasi ziren. Bi izen desberdin alderdi bereko izan nahi duten militanteentzat, eta esanahi oso desberdina dutenak. Hala, euskal abertzale kontzeptuaren ordez, alderdiko kide kontzeptua sartu zuten, eta esangura oso desberdinarekin. Geroztik ez dira aurrena, aberriaren interesak, baizik eta alderdiarenak. Anasagastik dio Irujok esan zuela “azkena iristen dena jar bedi ilaran” eta antzeko adierazpenak, erakusten dutenak alderdia helburu dela berez, eta, ez dagoela ezer alderdiaren interesen gainetik.
Denbora asko ez dela bisitatu dugu Salamancako Memoria Historikoko Dokumentu Zentroa, hantxe daude Eusko Jaurlaritzaren gerra zibileko artxiboak. Gerra aurreko dokumentuak behatuz, ondorioztatu dugu, gure herrialdean, euskal nazionalismoa prozesu parafasiko bat jasaten ari dela, zalantzarik gabe mezu eta politikekin zerikusia duena, beren erakunde edo alderdien liderrek antolatua
Ardanza lehendakariaren garaian hasi ziren baztertzen euskal herri (Pueblo vasco) kontzeptu juridiko-politikoa, eta horren ordez jarri zuten “euskal gizartea” kontzeptu gatzgabea. Mario Onaindiaren parafasia izan zen hasi zena gogor galdezka ea zein zen “herria”, komunikatuetan beti aipatzen zen hori. Berandu gabe, klase politikoa, Herri Batasuna barne, hasi zen barra-barra erabiltzen “euskal gizartea” (sociedad vasca) terminoa. Herriak eta nazioak nazioarteko zuzenbidearen subjektu dira eta sozietateak sozioen estatutuenak bakarrik.
Hizketaren nahasmendu afasiko gisa deskribatuta dago, era berean, Foreign Accent Syndrome (FAS) edo Atzerriko Azentuaren Sindromea, garuneko lesio postraumatiko baten ondorengoa. FAS hori euskal politikara ekartzen badugu, hor agertu zen urte luzeetan “Patria o muerte es mi destino” esaten zenean azentu kubatarrarekin, nikaraguarrarekin, salvadortarrekin, FARCekoarekin,… hainbeste sartu zigutena euskotarrei abangoardia internazionalistatik, zela abertzale zela ez abertzale. Beste FAS bat izan zen, euskal estatu independente baten nahia kentzea eta ordez Puerto Ricoren estatu libre asoziatua jartzea. Beti eredu txarrak bilatuz kanpoan, haien akatsak eginez eta bertako eredua zapuztuz, gure lurralde zatiketa hor egon arren.
Urte asko parafasietan eta FASetan eman ostean, euskal abertzaletasunak -zalantza barik gidari direnetan ez dira (abertzaleak) dauden guztiak eta ez daude diren guztiak-, erabakitzeko eskubidea bultzatzen du. Berriro eragiten digu parafasiak: Nazio Batuen Gutunean jasota dagoen autodeterminazio eskubidea erabili ordez, eduki politiko-juridikorik gabeko goiburu bat hartua dugu berriro:erabakitzeko eskubidea.
Sekula euskotarrek ezingo dugu, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz, zuzenbidearen gainean oinarri hartu, Govern Català-k egin duena bere Autodeterminazio Erreferendum Legearekin. Herrien Autodeterminazio eskubidea Nazio Batuen nazioarteko zuzenbidean jasota dago eta Hagako Auzitegiaren jurisprudentzian. Estatu espainiarrak berretsitako arau eta Tratatu hauek, dira, hain zuzen, Espainiako Konstituzioak 10. artikuluan aipatzen dituen funtsezko eskubideak eta hor oinarritzen da haien autodeterminazio erreferendum eskubidea.
Parafasiarekiko dugun mira, batzuen iritzian soilik behin-behinekoa eta pedagogikoa dena, nago nahasgarri besterik ez dela euskotarrentzat, eta urrundu egiten gaituela Europako Batasunaren barruan Euskal Herri independente bat izateko asmotik.
Xabier Zarandona Zubero / Iñigo Jaca Arrizabalaga
Medikuak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]