ETPM enpresa blokeatu dute, Parisek ezarri nahi duen lan erreformaren aurka

  • Arrangoitzeko ETPM enpresa blokeatu du Jusqu'au Retrait kolektiboak astearte goizean, Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen lan erreformaren aurka. MEDEF enpresaburuen sindikatuko arduradun Phillippe Neys da ETPMko nagusia.


2016ko maiatzaren 10an - 12:26
MEDEF enpresaburuen sindikatuko arduradun Phillippe Neys da ETPMko nagusia. (Arg: Jusqu'au Retrait )

Kolektiboak esan duenez, Frantziako Gobernuak MEDEFeko enpresaburuen nahieran diseinatu du lan kodearen erreforma. Frantziako Asanblea Nazionalak egitasmoa eztabaidatzen duen artean mobilizatzeak duen garrantzia azpimarratu dute, “erreforma liberala” bertan behera gera dadin.

"Gobernuari MEDEFeko eskakizun guziak ez onartzea eskatzeko xedez blokeatu dugu enpresa. Stop errateko garaia da", azaldu du LAB sindikatuko bozeramaile Eñaut Aramendik. Bi orduz itxi dute enpresaren sarrera eta jendarmeak agertu badira ere, ez da istilurik izan.

Baionan sortu zen Jusqu'au Retrait kolektiboa, martxoaren 4an; hamasei eragilek osatzen dute, tartean CGT hôpital, EELV, LAB, Ensemble Pays Basque… “Antolakunde sindikal eta politikoen gainetik, legearen deuseztatze hutsa aldarrikatzea” dute xede.

Twitter bidez egin dute ekintzaren jarraipena:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude