ETAren amaieraren kronologia laburra

  • Hainbat urte iraun duen prozesuarekin amaitu du ETAk bere ibilbide historikoa, hauexek dira azken urteetako data giltzarriak, 2011ko Aieteko jauregitik 2018ko Arnagakora.


2018ko maiatzaren 3an - 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2010eko otsaila: Zutik Euskal Herria adierazpen plazaratu zuen ezker abertzaleak, ziklo politiko berri bati hasiera emanez

2011ko urriaren 17a: Donostiako Nazioarteko Konferentzia egin zen Aieteko Jauregian, nazioarteko ekintzaile eta politikari esanguratsuen parte hartzearekin. Bost puntutako adierazpenean, besteak beste ETAri jardun armatua behin betiko uzteko eskatu zitzaion.

2011ko urriaren 20a: ETAk armak behin betiko uzten zituela iragarri zuen.

2014ko otsailaren 21a: ETAk armen zati bat erabilerari gabe utzi eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari igorri zizkion.

2014ko abenduaren 22a: Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak baieztatu zuen ETAk armak zigilatzen segitzen zuela.

2016ko abenduaren 18a: Luhuson polizia operazioa hainbat lagunen kontra, gizarte zibilak ETAren desarmatzea bere esku hartu zuela-eta.

2017ko apirilaren 7a: ETAren komunikatua jadanik bere esku armarik ez zuela esanez.

2017ko apirilaren 8a: Armagabetzea bururaino eraman zen Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan, bakearen artisauen eskutik. Ekitaldi instituzionala Baionan.

2017ko irailaren 19a: Erakunde barruan barne hausnarketa hasi zuen ETAk, “bere funtzioaz eta zikloaz”, bai eta atzera begirako irakurketaz.

2018ko otsailaren 23a: ETAko militanteen erakundearekin bukatzeko egindako barne eztabaidaren eta hartutako erabakiaren berri eman zuen Gara egunkariak.

2018ko apirilaren 20a: ETA agiria argitaratu zuen bere ibilbide armatuan egindako kaltea “sentitzen” zuela esanez eta gatazkaren parte ez ziren biktimei “barkamena” eskatuz.

2018ko maiatzaren 2a: Eskutitza hainbat euskal eragileri, erakundeak bere ““bere egitura guztiak erabat desegin” eta “bere ekinbide politikoa bukatutzat jo duela” adieraziz.

2018ko maiatzaren 3a: ETA behin betiko desegitearen iragarpena.

2018ko maiatzaren 4a: Kanboko Arnaga Jauregian antolaturiko nazioarteko ekitaldian ETAren azken adierazpena ziurtatuko dute ordezkaritza politiko zabal baten aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA-ren amaiera
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!