Estrasburgok kargu hartu dio beste behin Espainiari: errege-erreginen argazkiak erretzea ez da delitua

  • Errege-erreginen argazkiak erretzea ez dela delitua esan dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiari. 2007an bi gazteri hamabosna hilabeteko kartzela zigorra ezarri zizkien manifestazio batean orduko errege-erreginen argazkiak erretzeagatik. Espetxea ekiditeko ordaindu zituzten 2.700 euro gazteei itzultzeaz gain, bakoitzari 9.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dizkie Madrilek.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko martxoaren 13a
2007an erre zuten argazkia Gironako manifestazio batean. Irudia: Toni Vilches

Erret-etxea“iraintzea” egotzita zigortu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak Enric Stern eta Jaume Roura. Epailearen erabakia Europako Giza Eskubideen Auzitegietan errekurritu zuen euren abokatuak eta hamaika urte geroago iritsi da erantzuna: Auzitegiak aho batez onartu du argazkiak erretzea ez dela gorroto adierazpena eta ezarritako zigorra gehiegizkoa izan zela. Gainera, errege-erreginen argazkia erre izana euren pertsonen aukako ekintza baino, monarkia arbuiatzeko erabili zuten kritika politiko bat izan zela argudiatu du Estrasburgok.

Estrasburgo ez da izan Espainiaren jarrera kritikatu duen erakunde bakarra. Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak gogor egin du azken aldian Madril hartzen ari den joera zorrotzaren aurka eta “terrorismoa goratzearen delitua” zigor kodetik ezabatzeko eskatu dute. “Adierazpen askatasuna urratzen ari dira, gero eta murritzagoa da desadostasuna adierazteko dagoen tartea”, salatu du erakundeak ohar bidez. Zigorren beldur, Interneten askok euren burua zentsuratzen dutela ere nabarmendu dute.

Kanal honetan artxibatua: Adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
'Fari˝a' berriz salgai: liburua bahitzeko agindu zuen auzitegi espainiar berak baimena eman du orain

Madrilgo Probintzia Auzitegiak otsail honetan agindu zuen  Nacho Carretero kazetari galiziarraren Fariña liburua bahitzeko, PPko alkate ohi batek narkotrafikoarekin izandako harremanaren berri ematen zuelako. Ia lau hilabete geroago, epaitegi berak kendu egin du liburuaren aurkako kautelazko neurri hori eta berriz ere liburu-dendetan saldu ahal izango da.


2018-06-21 | ARGIA
Francoren Meirasko pazoan sartzeagatik salatu dituzten 19 lagunen aldeko elkartasun kanpaina abiatu dute

Francisco Franco diktadorearen Galiziako pazoan sartu ziren 2017an hainbat lagun, kolpe faxistaren ondorioz lapurtutako ondarea herritarren eskuetara itzul zedila aldarrikatzeko. 13 urte arteko kartzela zigorra eskatu dute haietako bakoitzarentzat.


2018-06-14 | ARGIA
SAT sindikatuko buru Oscar Reina atxilotua, sare sozialetan espainiar erregea "iraintzeagatik"

Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.


2018-06-07 | Baleike
Altsasuko gazteen epaia salatzeko pintadak gaitzetsi ditu Zumaiako udal gobernuak

Zumaiako udal gobernuak bere desadostasuna adierazi du Altsasuko gazteen epaia salatzeko pasa den astean herrian zehar egin ziren pintadekin. Horren harira kexa ugari jaso dituztela ere azaldu du.


2018-05-29 | Miren Osa Galdona
Salaketa jarri dio Espainiako Poliziak "Izquierda Diario" hedabideari tortura kasuak argitaratzeagatik, besteak beste

2017an argitaratutako albiste bat dela eta, Espainiako Poliziak hedabide kataluniarraren aurkako salaketa jarri du, Mozal Legea ezartzeko asmoz. Hainbat tortura kasuri buruzko informazioa da artikuluan agertzen dena, baita poliziek jasotako indultuak ere. Salaketa jarri duena Kataluniako Espainiako Poliziaren egungo burua da, Sebastian Trapote. Veronica Landa kazetariari bere irudia iraindu izana egotzi dio.


2018-05-29 | Miren Osa Galdona
Munduan artista gehien kartzelaratu dituen estatua izan da Espainia 2017an

Herrialdez herrialde adierazpen askatasuna zein egoeretan dagoen neurtzeaz arduratzen da Freemuse erakunde danimarkarra. 2017ko txostena argitaratu berri dute eta "urte zaila” izan dela nabarmendu. Espainiako Estatuari kolore gorriak ateratzerainoko datuak argitaratu dituzte: hamahiru artista kartzelaratu ditu hamabi hilabetetan, eta munduan musikari gehien jazartzen dituen hirugarren estatua da.


2018-05-28 | Miren Osa Galdona
Evaristo abeslaria identifikatu du Guardia Zibilak kontzertu baten ostean

Guardia Zibilaren arabera, salaketa baten berri emateko gelditu zuten Gatillazoko abeslaria Jerezen, Primavera Trompetera jaialdiaren baitan. Publico hedabideak, ordea, jaialdiaren antolakuntzari galdegin dio salaketari buruz eta honek halakorik ez zela izan baieztatu dio. “Ez da inongo salaketarik izan. Soilik, identifikazioa eskatu zioten”.


2018-05-25 | ARGIA
Espainiako Estatua ikertuko dute Europan, adierazpen askatasunaren aurkako auziengatik

Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuko Askatasun Zibil, Justizia eta Barne-arazoen (LIBE) batzordeak egingo dute ikerketa.


2018-05-24 | ARGIA
Valtonyc erbestera joan da, kartzelan ez sartzeko

Justiziari gauzak ez dizkiola “erraz” jarriko ohartarazi du rap kantariak aste honetan. Asteazken arratsaldean jakin da erbestera jo duela espetxean sartu ez dezaten. Hainbat iturriren arabera, Europara alde egin du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude