Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuko Askatasun Zibil, Justizia eta Barne-arazoen (LIBE) batzordeak egingo dute ikerketa.
Adierazpen askatasunaren aldeko No Callarem kolektiboak Europako Batzordeari helarazitako eskarian, Espainiako Estatuak egiten dituen adierazpen askatasunaren urraketa etengabeak aztertzeko beharra adierazi zuten. Espainiako Estatua Europako Batzordearen ikerketapean jarriko dutela erantzun du ostegunean Batzordeak.
Lehen kolpean kolektiboaren eskaria atzera bota bazuten ere, zenbait eurodiputatuk egindako presioaren bitartez, No Callarem-en eskariak aurrera egin du, Europako Batzordea Espainiako Estatua ikertzera bultzatuz.
Europako Batzordearen erantzuna Valtonyc rap-kantariaren erbesteratzearekin batera heldu da. Gazte kataluniarrak ostegunean zeukan espetxera borondatez sartzeko azken eguna, hiru urte eta erdiko kartzela zigorra jarri zioten abestietan “terrorismoa goratzeagatik” eta “Espainiako Errege-etxea iraintzeagatik”. Valtonyc-en kasua da No Callarem kolektiboak Europako Batzordeari helarazitako eskarian azaltzen den kasuetako bat.
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]
Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]