Esa gehiagorik ez eta Rio Aragon plataformek bultzatu duten manifestua sinatu dute EH Bilduk, Geroa Baik, Podemos Ahal Dugu-k, Ezkerrak, UPDk, Equok eta Libertate Nafarrak. Urtegia handitzeko lanak sortu dituen lur mugimenduek eta inguruko etxeak hustuarazi izanak kezkak areagotu ditu herritarren artean.
Manifestuaren bitartez eskuin hegalean hasitako lanak gelditu eta urtegiaren egoera aztertu ondoren zein irtenbide eman diezaioketen aztertzeko eskaera egin dute. Urtegian sortu den egoera "jasanezina" dela eta irtenbidea bilatu behar zaiola adierazi dute Esa gehiagorik ez eta Rio Aragon plataformetako kideek.
UPNk, PSNk, PPk eta Ciudadanosek ez dute manifestuarekin bat egin. Hori dela eta, plataformetako kideek erantzukizunik gabe aritzea leporatu diete.
"Egoera aztertu beharra dago eta proposamenak mahai gainean jartzeko unea da. Alderdi politikoei dagokie, baita Nafarroako eta Aragoiko Gobernuei ere irtenbideak ematea", gaineratu dute.
Plataformek Esa urtegian sortu den egoerari aurre egiteko hainbat alternatiba aurkeztuko dituzte datorren astean. Maiatzaren 13an eginen dute agerraldia Katakrak liburudendan.
"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari.
Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]
Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.