Erraustegia 2019ko uda aurretik amaitua eta udazkenean martxan izatea aurreikusten du Aldundiak

  • “Tratamendu mekaniko biologikoko eta biolehorketako plantetako eraikinak ia amaituta daude, eta hasiera eman zaio labeen eta gainerako ekipo industrialen instalazioari”, Gipuzkoako Foru Aldunditik berri eman dutenez. 2019ko erraustegiko lanak amaitzea aurreikusten dute eta “probaldia gainditu ondoren, 2019ko udazkenean funtzionatzen hasiko da Ingurumen Gunea” iragarri dute.

Usurbilgo Noaua @noaua
2018ko ekainaren 07a
Zubietako erraustegiaren obrak 2018ko ekain hasieran. (Argazkia: GHK)

Lanen erdia egintzat jo dute jada, “eta, eraikuntza eta obra zibileko lanei dagokienez, % 70era iritsi da. Zehazki, tratamendu mekaniko biologikoko eta biolehorketako plantei dagozkien eraikinak amaituta egongo dira laster”. Erraustegiko lanak oso aurreratuak daudela nabarmentzen du Aldundiak. “Ekipamendu industrialen ezarpena egiten ari da, eta aurrera doa aurreikusitako epeen arabera. Amaitzen ari dira erraustegiak izango dituen bi labeetako lehenaren instalazio lanak, eta hasiak dira, baita ere, bigarren lerroko lanak. Hain zuzen ere hori da tamaina eta konplexutasun handieneko ekipoetako bat”.

Hondakinak kudeatzeko plan berria

Erraustegia barne hartzen duen 2019-2030 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan berria izapidetzen hasi dela iragarri du bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak. 9 hilabete iraungo omen ditu izapidetze prozesuak “eta administrazioei, talde politikoei eta gizarte eragileei parte hartzeko aukera emango zaie”.

Plan berriak erraustegia eraikia eta martxan izan osteko garaiari begira planteatua dago. “Plan berriak (GHHKPO 2019-2030) hondakinen birziklatzearen eta balorizazioaren zirkulua itxiko du, eta Gipuzkoa prest utziko du ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren erronkari aurre egiteko”. Lehenengo aldiz, Gipuzkoak hondakinen plan bati helduko dio Europako herrialde garatuenen baldintza beretan”, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esanetan.

Urratsez urrats, plan berria onartu eta martxan jarri aurretik, honako bide hau jorratzea aurreikusten du Aldundiak:

-Gai honetan eskumena duten administrazio guztiei (udalak, mankomunitateak, interesa duen publikoa eta Eusko Jaurlaritza) aurretiazko dokumentu bat bidaliko zaie beren ekarpenak egiteko. 

-Herritarrek parte hartzeko protokoloa zehaztuko da.

-Aurreproiektua prestatu ostean, alegazioetarako jendaurrean jarriko da.

-Bi hilabeteko parte hartze prozesua egingo da.

-Plan berrirako beste dokumentu batzuen aurkezpena.

-Plan berria Diputatuen Kontseiluen onarpenera.

-Gero, Gipuzkoako Batzar Nagusietara igorriko da, eztabaidatu eta onartua izan dadin.

-9 hilabeteko prozesua, 2019ko otsailean amaitzeko aurreikuspena.

Honatx hitzez hitz, Foru Aldundiak plan berriarekin bete nahi dituen helburuak:

-Prebentzioa maximizatzea.

-Gaikako bilketa eta birziklatzea ahalik eta gehien optimizatzea.

-Konpostajean eta materia organikoaren biometanizazioan ahal den guztia aurreratzea.

-Birziklatu ezin diren hondakin guztiak balorizatzea (erraustea), eta lehen mailako hondakinen isuririk ez eragitea.

Albiste hau Noaua-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Gipuzkoako erraustegia  |  Errausketa

Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-13 | Zero Zabor
Atzerapena Zubietan: FCC eta Urbaserren artean Cespak ere muturra sartu nahi du

Zubietako erraustegiaren obrek erritmo onean jarraitzen duten arren, 300 metro urrunago biometanizazio eta eskorien tratamendurako eraiki beharreko azpiegiturak hasi barik egongo dira ondoko hiru hilabeetetan gutxienez: FCC eta bere taldeari GHK-k 20 urterako egindako esleipenari helegitea jarri dio orain arte Zubietako opilaren banaketan esku hartzen ez duen taldeak, barnean Cespa eta Campezo dituenak.


2018-06-12 | Usurbilgo Noaua
Erraustegiaren kolapsoa ekar dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu ditu GuraSOSek Europan

Zubietako erraustegia ez da atzera bueltarik gabeko proiektua. “Bere etorkizuna ez dago guztiz erabakia”, nabarmendu du GuraSOSek astelehen goiz honetan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin duen agerraldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019ko udazkenerako martxan izatea aurreikusten duen Zubieta gaineko plantaren eta haren finantza ereduaren kolapsoa ekar dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu zituen joan den astean GuraSOSek, Europako erakundeetan


2018-06-11 | Usurbilgo Noaua
Usurbilgo Udarregi Ikastolatik, erraustegia begi bistan

Ikastola Egun honetan, nahi izan gabe ere begirada Zubieta gainera zuzentzea ia saihestezina zen. Ondoko argazkietan ikus dezakezue, Ikastolako kideak, 50. urtemugako mosaiko erraldoia osatzera zihoazela, atzean zuten panorama. Begi bistakoak dira jada, urtebete barru amaitua eta martxan izatea aurreikusten duten erraustegiko lanak.


2018-06-08 | Zero Zabor
GHKk asteartean, 12an, bozkatuko du Gipuzkoako zaborrak Zabalgarbira eramatea

Gipuzkoako mankomunitate guztiak biltzen dituen GHK partzuergoak ekainaren 12an 11:00etan Foru Aldundiaren egoitza nagusian burutuko duen batzarrean eztabaidatu eta erabakiko du lurralde honetako hondakinak Bizkaian tratatu, erre eta lurperatzeko berrikitan bi aldundiek itxitako akordioa.


2018-06-04 | Zero Zabor
Gipuzkoako Foru Aldundia PIGRUG 2019-2030 bideratzen hasi da

Jose Antonio Asensio Ingurumen diputatuak aurkeztu du 2030era arte Gipuzkoako hondakinen plan nagusi izan behar duenaren tramitazioa martxan jartzea, bederatzi hilabeteko bidea egingo duena.


2018-06-01 | Txintxarri
Erraustegiko goi-tentsioko lineari baimena eman dio Lasarte-Oriako Udalak

Aire Garbiak aurkeztutako 300 sinadura baino gehiagori jaramonik egin gabe, Lasarte-Oriako Udalak Erraustegiko goi-tentsioko lineari baimena eman dio.


2018-05-28 | Zero Zabor
Gipuzkoa Zutikek erraustegiaren kontratua eskatu die Foru Aldundiko agintariei BDHren azken gauean

Larunbatean, 26, buzo zuriz mozorrotutako jende talde batek Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregi inguruetan pankartak eskegi dituzte Zubietako erraustegia salatu eta agintariei eskatuz kontratua erakusteko.


2018-05-24 | ARGIA
Donostia erdialdean errefusarentzako edukiontziak zigilatu dituzte erraustegia salatzeko

kanpainaren barruan, Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, errefusaren edukiontziotan hondakinak uzten dituzten auzotarrak informatzeko oharrak ipiniz.


2018-05-21 | Miren Osa Galdona
Gaur egun hondakin gehiago beharko lituzke erraustegiak "bideragarria" izateko

Zubietako erraustegiak zeresana ematen jarraitzen du bere bideragarritasuna dela-eta. Egun Gipuzkoako foru gobernua osatzen duten EAJ- PSE-EE koalizioak, 2016an erraustegiak urtean 200.000 tona hondakin erretzeko gaitasuna izatea adostu zuen. Aurretik planifikatuta zegoen hondakin kopurua moldatu egin behar izan zuten, hiru urte lehenago Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak proiektu “neurrigabea” zela erabaki baitzuen. 2013an, 260.000 tonako ahalmena izatea aurreikusi zuen... [+]


2018-05-16 | Zero Zabor
Gipuzkoako zaborrak Bizkairako bidean: GuraSOS eta ELAren erreakzioak

Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira –sare sozialetako iritzi ugariez gain– eragile sozialen erreakzioak ezagutzen. Lehenetakoak izan dira GuraSOS elkartea eta ELA sindikatua. Hona zabaldu dituzten idatziak:


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude