Ernairen azken ekintza: Donostiako Txu-Txu trena geratu dute 'La Macarena' dantzatu bitartean

  • Ernaiko kideek, turismo ereduaren aurkako manifestaziorako giroa berotzen jarraitzen dute. Asteazken arratsaldean Donostiako Alde Zaharrean turistek erabili ohi duten txu-txu trena geratu dute mozorrotuta "zuen turismoa gazteon miseria" salatuz.


2017ko abuztuaren 10an - 13:17

"Prekarietatea eta gutxi batzuen aberastasuna besterik ez dakartzan turismo ereduaren aurrean, herria bizirik!", aldarrikatu dute, sare sozialetan zabaldutako mezu batekin.

Honela kontatu du gertatutakoa ekintzan parte hartu duen kide batek: "Tren aurrean dantzatuz gelditu da tena, turismoa = prekarietatea kartelak eskuetan genituela. Gero konfetia ere bota genuen, ez turistei kar, kar, kar. Kartelak itsatsi genituen trenean ta eskuorriak banatu turistei. Amaieran 'La Macarena' dantzatu genuen trenaren aurrean ta abestia bukatzean kendu egin ginen, trenak aurrera jarraituz bidean".

Trena geldi eduki dute Los del Trio taldearen 'La Macarena' abestiak iraun bitartean, lau minutuz.

Donostiako alkate Eneko Goiari "penagarria" iruditu zaio Diario Vascok "eraso" gisa definitu duen ekimena. "Zaila da ulertzea Txu-txu trena geratzea barruan doan gehiengoa haurra izanik eta ez dute zertan ezer ulertu eztabaida honetaz".

Eusko Jaurlaritzako kontseilari Arantxa Tapiak turismoaren eztabaida "albo batera uzteko eta gauzak ongi egiten jarraitzeko". Ernairen protestak erabat "negatiboak" direla azpimarratu du eta "zergatik ari diren horrela, eta zergatik une honetan" azaldu behar dutela.

Abuztuaren 17an manifestazioa deitua dute Donostian eta Gernikan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude