EPPK, urratsez urrats askatasunaren bidean

  • Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere euskal gizartearen laguntzarekin.

Xabier Letona @xletona
2017ko uztailak 17

Hori da deigarri egiten den beste puntu nagusietakoa, egin beharreko bidea gizarteari begira egiteko borondate irmoa. EPPK-k badaki bere helburuak bete daitezen nonbaiten baldin bada sostengurik, hori euskal gizartean bilatu behar dela. Presoen esparru sozio-politikoak beti eman die babes politiko edota humanoa eta orain, espetxe politika aldaketaren aldarrikapenean, euskal gizarte ia osoaren sostengua dute. Euskal Herrian PP, UPN eta gutxi gehiago dira aldaketa ezaren gotorlekuan. Eta bai, sostengu hori orain arte ez da nahikoa izan espetxe politika aldarazteko, baina beti izan da lagungarria espetxean eusteko, senideak laguntzeko edota Madrilgo agintarien ankerkeria salatzeko. Ez da gutxi.

Urratsik garrantzitsuena 2013an iragarritakoaren garapena da: EPPK-ko kide bakoitzak bere bide propioa egin ahal izango duela Espainiako legediak eskaintzen dituen zirrikitu guztiak baliatzeko. Askatasuna helburu nagusi, Euskal Herrira gerturatzea, espetxe batean edo gehiagotan biltzea, gaixoak etxeratzea, baimenak izatea… denak balio du kalera bidean. Denak, salbu eta damutzea eta espainiar agintearekin kolaboratzea. Asko laburbilduta, hor dira EPPKren politika aldaketaren gakoak. Eta bide horretan kontraesan asko izan daitezkeela jakitun –adibidez, zer da damutzea? Nork jartzen ditu marrak?–, malgutasun handiz jokatu beharko dutela adierazten dute.

Iraganeko zama ere hor da

Dudarik gabe, bazen ordua! EPPK-k ikuspegi bat izan du orain arte eta EPPKtik kanpo izan diren beste askok beren bidea egin dute edo egiten ari dira: batzuek kalera ateratzeko eta beste batzuek ezker abertzalearen bide berria salatzeko. Barruan dagoenak hartu behar ditu dagozkion erabakiak, hori da kanpotik begiratuta begirunezko araurik oinarrizkoena. Ikuspegi horretatik, pena da hau 2013an erabaki zela eta 2017ra arte ez dela bide bihurtu.

Konponbideari begira, EPPK-k batez ere etorkizunari begiratu dio, logikoa den bezala. Baina iraganak zama sekulakoa utzi du kasu honetan ere, eta komeni da kontuan hartzea, euskal gizartearen erantzukizunaren tamaina ulertzeko: ETA-Madrilgo Gobernua negoziazio saio bakoitzean presoen eta errepresaliatu guztien egoera bideratzeko hainbat aukera galdu ziren, eta enbor haien mozketak ere badira egungo ezpal hauek.

Edozein modutan, guztiak etxean izan arteko bidean, garrantzitsuena da orain baldintza hobeak direla atzo baino presoen egoera urratsez urrats hobetu ahal izateko.  

Kanal hauetan artxibatua: EPPK  |  Espetxe politika

EPPK kanaletik interesatuko zaizu...
Euskal, espainiar eta frantses burgesiaren azken defentsa lubakia

Zer adierazi nahi dugu lerroburu horretan? Bada, beharrezko dutela aurrean duten euskaldunek funtsezko gaiei planto ez egitea. Hau da, Euskal Herria praktikan herrialde okupatu gisa onartzea, okupatzaileei aurre egin gabe.


EPPK-k hartutako erabakiaren inguruan

Alderdiek, kolektiboek edo espetxean nahiz “kanpoan” dauden militanteek hartutako jarrera politikoen aurrean dugun iritzia edozein dela ere, ideia, kokatze eta dinamika politikoei buruzko eztabaida, gure ustetan, gutxieneko irizpide batzuei loturik egon beharra dago.


2017-07-03 | ARGIA
ETAk aurten iragarri dezake bere desegitea

Hori da astelehen honetan Deia egunkariak argitaratu duena eta, honen arabera, erakunde armatuak urte bukaerarako eman dezake desagerpenaren berri.


2017-04-25 | Patxi Ruiz Romero
Erakundeko zuzendaritza batzordeari

Bada denbora bat, Berria-n eta interneten argitaratutako nire gutuna dela eta, nirekin kontaktuan jarri zinetela gutun horren argitaratzearekin Erakundearen hiru diziplina arau apurtu nituela informatzeko:

1) Ezker Abertzale osoaren ildoaren kontrakotasuna maila publikoan adieraztea.

 2) Zatiketa saioak babestu eta elikatzea.

 3) Erakundearen arauen eta barne diziplinaren urraketa.


Presoak hurbiltzeko "ahal duten guztia" egiteko eskatu die EPPK-k Urkulluri eta Barkosi

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Berria-ra eta Gara-ra igorritako agirian jakinarazi du “udaren erdialderako” plazaratuko dituztela eztabaida prozesuaren ondorioak. Azken urtean “presoen gaian” gizarteak egin duen lana eskertu dute, konpromisoa eskatu diete Iñigo Urkulluri eta Uxue Barkosi eta Jean-Rene Etxegarairen jarrera etsenplu gisa jarri dute.


Begira al dezakegu etorkizunera itxaropenez?

Joseba Azkarragak uste du badirela arrazoiak 2017a konponbidearen urtea izango dela pentsatzeko. Besteak beste, gehiengo berriak ikusten ditu Gasteizen, Iruñean eta Madrilgo legebiltzarretan eta hori baliatu behar dela dio.


Ildo politikoa bideratu presoak noraezean utzita

Egilea preso ohia da eta Langraitz bidea jorratu duten presoen taldekoa. Euskal preso politikoak espetxetik ateratzeko, lehenik ETA desagertu beharra ezinbesteko ikusten du. Urteroko manifestazio sinbolikoak “erritualak bihurtu direla” uste du.


Preso gaixoak soilik askatuko dituzte damutzen badira edo "oso epe laburrean hiltzeko egoeran" badaude

Espainiako Barne Ministerioak instrukzio baten bidez adierazi du askatasuna eskuratzeko, gaixotasun sendaezinak dituzten presoak, soilik aske geratuko direla baldintzapean "oso epe laburrean" hiltzeko egoeran badaude edo damutzen badira. 2017ko otsailaren 17ko data darama agiriak.


2017-01-02 | Ahotsa.info
Itziarren alaben borroka ikustezina
MULTIMEDIA - erreportajea

Azken hamarkadetan borrokan murgildu diren emakumeak dira, euren konpromezuagatik atxilotu, torturatu eta espetxeratu dituzten emakumeak. Euren borroka askotan gutxietsi egin dela edo bigarren planoan gelditu dela salatu eta protagonismoa aldarrikatu dute, Usurbilen Kalera Kalera ekimenaren barruan egindako agerraldian.


EPPK-k legedia garatzeko babesa nahi du, inplikazio soziala eta barne batasuna oinarri

EPPK-ko zuzendaritzak 2013an finkatutako ildoa berritzeko aurrerapausoak ematearen alde egin du. Batasuna, elkartasuna eta herriarenganako lotura izeneko txostenean kolektiboaren batasuna eta gizartearen inplikazioa beharrezkotzat jo dituzte. Kolektiboaren barnean ere aldaketak iragarri ditu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude