Kutxabank, BBVA, Santander, La Caixa eta Laboral Kutxa banka entitateekin duen zorraren berritzea sinatu du Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Ria 2000 sozietateko presidente gisa. Sinatze honekin, sozietate interinstituzionalaren 95 milioi euroko zorra berriz ere finantzatuko litzateke datozen hamar urteetarako.
Bi urteko ordaingabetasuna eta amortizaziorako beste zortzi urte izango ditu Ria 2000k sinatutako akordioari esker.
Sinaketa hau, iragan apirilean Bilboko Udaleko Udalbatzak confort letter delakoa onartu ostean burutu da, eta gainontzeko bazkideek beharrezko gestioak egingo dituzte, banka entitateek zorra kitatzeko aurkeztu beharreko bermeak entregatzeko asmoz.
Uneotan, Hegoaldeko Sahiesbideko lanetan murgilduta dago Ria 2000 erakundea, hain zuzen ere, Irala auzoan FEVEko trenbidea lurperatzeko lanetan.
Bilbao Ria 2000
1992ko azaroan jaio zen Bilbao Ria 2000 elkartea, "metropoliaren aintzineko industria aldeak berreskuratzeko" helburuaz. Herri kapitala dauka, eta bai Estatuko administrazioak bai euskal administrazioek osatzen dute akziokako elkartea. Lehenengoak bere menpekoak diren enpresen bidez: Lurzoruaren Herri Erakunde Enpresariala -SEPES- (%25), Bilboko Portu Agintaritza (%10), ADIF (%15). Euskal administrazioak berriz, Eusko Jaurlaritza (%15), Bizkaiko Foru Aldundia (%15) eta Bilboko Udalaren (%15) eta Barakaldo Udalaren (%5) ordezkaritzaren bidez.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta zaintzaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.
Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.
Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.
VERDIREN OTELLO OPERA
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]