Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak adierazi du “gero eta gehiago” agertuko dela euskara EITBren gaztelaniazko kateetan. Igandeko Berrian argitaratutako artikulu batean azaldu duenez, “modu oso natural batean” hasiko dira aldaketa egiten.
Gaztelaniako kateez gain, euskarazkoetan zer egingo duen ere azaldu du Iturbek: “Programazio berriko ia hamar ordu gehiago egongo dira egunero ETB1en, ETB3 indartu egingo dugu haur eta gazteentzako kate modura, eta euskarazko programazio-tarte handiagoak egongo dira etorkizuneko ETBHDn”.
Irratien arloan, Iturbek gogorarazi du euskal kasua “oso berezia” dela, irrati-merkatuko kuotaren %40 daukan beste enpresa publikorik ez dagoelako bere esanetan. Eta hori kontuan edukita, “hazteko” aukerak badirela uste du EITBko zuzendariak, “bereziki Bizkaian”.
Jaurlaritzaren aurrekontuen %1
2014ko EAEko aurrekontu proiektuan EITBk %1eko pisua daukala dio artikuluak. Diru hori ikus-entzunezko euskal industrian eginiko inbertsioa izatea jarri du helburu eta horretarako Jaurlaritzaren ekarpenak bertako enpresetan inbertitzea lehenetsi du.
EITB berriro pentsatu
Aurten hasi eta 2016ra bitartean lan egiteko prestatutako plan estrategikoaren berri ere eman du Iturbek. “EITB berriro pentsatzera bultzatzen du” plan horrek, “egungo erronkei” aurre egin ahal izateko.
BBC Scotland/Alba jo du eredutzat Iturbek, daukan multimedia ikuspegiarengatik; baita BBCren multimedia sail orokorra ere.
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.