EITBko iragarkietan gastatuko du Jaurlaritzak Kultura Bonoaren aurrekontuaren erdia

  • 200.000 euro gastatu ditu Eusko Jaurlaritzak Kultura Bonoa EITBn promozionatzeko. Produktu kulturalen kontsumoa bultzatzeko ekimenak daukan aurrekontuaren erdia da.


2015eko azaroaren 11n - 10:38
Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak (ezkerretik hirugarrena) hainbat sortzaileren konpainian aurkeztu zuen Kultura Bonoa duela egun bi.

Bigarren urtez kaleratu ditu Jaurlaritzak “euskal industria kulturala” sustatzeko bonoak. Horien eskuratzen dituztenek, deskontuak dauzkate liburuak edo sarrerak erostean besteak beste.

400.000 euroko aurrekontua dauka ekimenak eta, El Correo egunkarian irakurtzen denez, kopuru horren erdia EITBk jasoko du bonoa promozionatzeko kanpainaren bidez.

Iaz egin zuten bezala, sektore kultural bakoitzak astero kontzertu, antzezlan, film estreinaldi eta argitalpen berriak aukeratuko dituzte irrati-telebista publikoan publizitatzeko. Iragarki horiek prime timean emitituko dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Donostiaren Kontenedora
Sorkuntzari trabak, kultur hirian

Donostiako Amara auzoan dagoen Kontenedora sorkuntza espazioak ez du estreinako urterik onena izan: bederatzi hilabetez itxita egon da, burokraziaren katramiletan harrapatuta. Udalak ezarritako trabak azaldu dituzte. Abokatu eta arkitekto artean aritu ostean, baina, badirudi... [+]


Eguneraketa berriak daude