Bataz beste, egunero 200 emakume bortxatu zituzten Europan 2015ean

  • Salatutako kasuak kontuan hartuta, 215.000 sexu eraso izan ziren kontinente zaharrean duela hiru urte. Horietatik 80.000 bortxaketak izan zirela zehaztu du Eurostatek; hamar biktimetatik bederatzi emakumezkoak izan ziren eta erasotzaileen %99 gizonezkoak.


2018ko urtarrilaren 19an - 10:52

Datu hauek ikuspegi zabal bat ematen badute ere, gertatutako eraso “guztiak” ez dituztela bildu zehaztu du Europako estatistika batzordeak. “Biktimek salatutako kasuak dira, baina badakigu indarkeria kasu gehiago izan zirela”.

Ingalaterra eta Gales dira eraso gehien izan zituzten herrialdeak. Bien datuak kontuan hartuz, orotara 64.500 salaketa erregistratu zituzten. Horietatik 35.800 bortxaketa kasuak izan ziren, kopuru osoaren %55.

Frantzian ere emakumeen aurkako indarkeriaren zifrak esanguratsuak dira: hamar erasotatik lau bortxaketak izan ziren. Aldiz Alemanian, hamarretik bi izan ziren bortxaketak.

Espainiako Estatuan datuak ez ziren hobeak izan: 9.107 sexu erasotatik 7.577 kasutan emakumeei egin zieten eraso. 1.511 kasu dira ordea, gizonezkoak biktima gisa agertzen diren salaketak. Hala ere, gainontzeko herrialdeetan bezala, erasotzaileak gizonezkoa izan zirela dio Eurostatek.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude